|
|
GUZTIOK BATERA |
|
|
NOR GARA? Gizarte zibileko hainbat erakundek osatutako talde bat gara, eta helburu komun bat dugu guztiok: beste antolakunde batzuekin eta administrazio publikoekin gizarte bidezkoago eta zuzenago baten alde lan egitea, ingurumena eta giza eskubideak errespetatuz, bereziki emakumeak eta egoera ahulenean dauden pertsonak ardatz harturik, Euskadin eta Planeta osoan.
Gaur egun, hauek dira taldeko kideak: |
|
|||||
|
ZER NAHI DUGU? Oraindik ere pertsona gehiegik bizi dituztebai desberdinkeria-egoerak eta bai beren eskubideak baliatzeko zailtasunak. Horien artean daude pobreenak, emakumeak, migratzaileak, indarkeria eta bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak... Politika publikoek bereziki egoera ahulenean dauden talde edo kolektiboak aintzat hartzeko egiten dugu lan, haien eskaerak eta aldarrikapenak bultzatuz.
Horretarako, erreferentziatzat hartu dugu NBEren Garapen Iraunkorreko 2030 Agenda, eta bereziki "inor atzean ez uzteko" printzipioa. Pertsona guztiak erdigunean jartzea lortzen ez badugu, haien generoa, sexua, jatorria, adina eta abar albo batera utzita, ezinezkoa izango da gure eskaera betetzea:jasangarritasunerako gizarte-eraldaketa lortzea, alegia.
NOLA EGITEN DUGU LAN? Gizarte-eragileekin elkarrizketan jardunez eta sarean lan eginez; ekarpena eginez intersektorialitatetik, genero-berdintasunetik eta giza eskubideetatik; eta toki mailan ikuspegi globalarekin jardunez. Hori dela eta, sakon ezagutu nahi ditugu egoera ahulenean dauden taldeak, eta indartu ere egin nahi dugu, bai elkarte gisa eta bai eragile politiko aktiboak garen aldetik, gure ahots guztiak entzunak izan daitezen.Era berean, euskal gizartean eragingo dugu, eta bereziki, erabakiak hartzen dituztenengan, beren erantzukizunak bete ditzaten.
NOLA EGIN DEZAKEZU BAT GUREKIN? Gurekin bat egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta informazioa emango dizugu. Nekane Viota: n.viota@unetxea.org
|
|
ARGITALPENAK |
|
Txostena
|
Unitate didaktikoa
|
JARDUNALDIAK |
|
|
|
|
|
|
|
KOMUNIKAZIOA |
|
Berriak
|
|
Irratia 2022ko urtarrilean, atal bat inauguratu genuen EITBren Distrito Euskadi irratsaioan, Guztiok Batera taldeari buruz hitz egiteko, hau da, 2030 Agenda eta GIHak Euskadin urratutako taldeen ikuspegitik ulertzeko gure proposamena.
Elkarrizketa guztiak hemen entzun ditzakezu: |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Informazio gehiago: Nekane Viota
|
|
|