Maiatzaren 13an, ostirala, 19:00etan, Kanpezuko Kultur Etxean (Debajo la scasas kalea, 2) “Urak dakarrena urak darama” Antzerki-Foroa antolatu dugu Yokerendan Antzerki Taldearekin.
Ura, giza eskubide gisa. Ibaia, pertsona migratu bat, Friday for Future-ko gazte bat, ama behargin bat eta lan prekarioa duen gazte bat… Pertsonaia horiek eguneroko bizitzako egoera bat agertuko digute.Ikusleen esku geratuko da egoera hori errepikatzea edo, aitzitik, egoera aldatzea, beste jokabide batzuk bilatuz, zapalduta daudenek egiazko bizitzarako erresilientzia eta erresistentziazko alternatibak izan edo saiatu ditzaten ahaleginduz.