Abenduaren 4tik 22ra Getxoko Gobela kiroldegian egongo den “Bidaiak ondarean barrena: aurkitu, babestu, transmititu” argazki erakusketa bisitatzera gonbidatzen zaituztegu.
UNESCO Etxeak eta Getxo Udalak, euskal gizarteari hurbildu nahi izan dizkio munduko kultura-ondarearen adibide batzuk, munduko kultura-aniztasuna eta bizikidetza baketsua sustatzeko elementu gisa duten eginkizuna sinbolizatzen dutenak.
Erakusketan, agerian jartzen da, eskuragarri dauden lizentzia libreko irudiak erabiliz, zeinen hauskorra den gure kultura-ondare komuna, bere forma guztietan.
Irudiak museo, artxibo eta beste hainbat lekutan ikusi ahal izan dira, Wikipediako “Wikimedia Commons” webgunean publiko guztiaren eskura egoteaz gain.
Orain irudi horiek Getxon daude ikusgai, Getxotik Mundura Mundutik Getxora ekimen solidarioaren XXIV. edizioan.