«Eskubide kulturalak eta linguistikoak tokikotik: aukerak eta erronkak Euskadi 2030» jardunaldia
UNESCO Etxeak ekitaldi paralelo hau antolatu du UNESCOren Kultura Politikei eta Garapen Jasangarriari buruzko Mundu Biltzarrari (MONDIACULT 2022) laguntzeko.
Eskubide kulturalak eta linguistikoak tokikotik: aukerak eta erronkak Euskadi 2030 izenburupean, administrazio publikoaren, akademiaren, enpresaren eta gizarte zibilaren ordezkariek bilera egingo dute irailaren 22an, osteguna, BilbaoArten (Urazurrutia kalea, 32, Bilbo), erronka globalei aurre egiteko eta berehalako eta etorkizuneko lehentasunak zehazteko gure politika kulturalei buruz hausnartzeko. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da UNESCO Etxearen Youtubeko kanalaren bidez.
Informazio gehiago