Dossierra: giza eskubideak eta adimen artifiziala

UN Etxeak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren Zuzendaritzarekin lankidetzan, Giza eskubideak eta adimen artifiziala: begirada bat hezkuntzaren eta kulturaren esparruetatik dosierra kaleratu du, giza eskubideak, kultura eta hezkuntza errespetatuko dituen etorkizun digital bat eraikitzeko eztabaida kolektiboan laguntzeko tresna erabilgarria

 

Adimen artifizialaren (AA) hedapen azkarraren ondorioz, sakon ari dira eraldatzen gizarteak, eta, aldi berean, aukera berriak eta erronka konplexuak sortzen ari dira.

 

Hezkuntzaren, kulturaren eta komunikazioaren esparruetan aplikatuta, aukera handiak eskaintzen ditu berrikuntzarako, inklusiorako eta giza garapenerako, baina arriskuak ere badakartza desberdintasunari, diskriminazio algoritmikoari, pribatutasunaren galerari edo kultura-homogeneizazioari lotuta.

 

Testuinguru horretan, ezinbestekoa da AA etikaren eta giza eskubideen ikuspegitik lantzea, bermatu dadin teknologia horiek guztion onerako izango direla, pertsonen duintasuna eta gure komunitateen aniztasuna errespetatuta.

 

Hori helburutzat hartuta, txosten honek hainbat ekarpen biltzen ditu, gizarte-, kultura- eta hezkuntza-eragileen eskutik eginak; hain zuzen ere, AAren eraginei buruz hausnartu, eta hura modu zuzen, inklusibo eta jasangarrian kudeatzeko gakoak proposatzen dituzte.

 

 

Dossierra deskargatu