ALIANTZAK

Sareko lana eta aliantzak funtsezkoak dira gure misioa gauzatzeko, bai tokian bertan, bai nazioartean.
.

Euskadi Local2030 HUB

Euskadi Local2030 Hub erakundeen, enpresen, unibertsitateen eta gizarte zibilaren arteko koordinaziorako eta konexiorako espazio bat da, 2030 Agenda Euskadin ezartzen aurrera egiteko. Euskadi Nazio Batuen Local2030 Hub sareko kidea da, 2030 Agendaren lokalizazioan aitzindari diren lurraldeak biltzen dituen sarean.


Basque Country – Navarre RCE

Garapen Jasangarrirako Hezkuntzako Eskualde Zentroa (RCE, ingelesezko sigletan) sortzea bultzatu dugu, Nazio Batuen Unibertsitateko Iraunkortasuneko Ikasketa Aurreratuen Institutuak aitortuta.


Cadena SER Euskadi

Cadena SER Euskadirekin lankidetza-hitzarmen bat dugu, Nazio Batuen balioak euskal gizartean zabaltzeko. 2030 Agendari eta alfabetatze mediatikoari lotutako ekimenak sustatzea eta zabaltzea da gure helburu bateratua.

Gainera, UN Etxea UNESCOrekin eta Nazio Batuekin elkar hartuta erakundea da eta …
Erakunde eta proiektu ezberdinetan parte hartuz…
… Sarean lan egiten duen nazioarteko gizarte zibilaren partaide …
eta Euskal Herritik maila lokalean eta globalean ekimen anitzetan parte hartuz…