GIZARTEA
ERALDATZEKO KULTURA
Gaur egungo erronkek —klima-krisia, gatazka armatuak, oinarrizko eskubideen atzerakada, desberdintasunen gehikuntza, pandemiak, kontrolik gabeko urbanizazioa eta jasangarriak ez diren garapen ereduak— Kultura Aniztasunari buruzko Adierazpen Unibertsalaren lehen artikulua gogoratzera behartzen gaituzte (UNESCO, 2001):
Kultura aniztasuna, gizaki guztion ondare. Kulturak molde desberdinak hartzen ditu espazioan eta denboran zehar Aniztasun hori gizateria osatzen duten gizatalde eta gizarteak bereizten dituzten identitateen originaltasun eta pluralismoan ikusten da. Kultura aniztasuna sormenaren, berrikuntzen eta elkartrukeen iturria da eta, ildo horretatik, nahitaezkoa gizakiontzat, aniztasun biologikoa izaki bizidunentzat bezain beste. Beraz, gizaki guztion ondarea da, eta errekonozimendu eta babesa jaso behar du, oraingo eta geroko belaunaldien onurarako.
Gizarte Eraldaketarako Kultura programan honako eremu hauetan lan egiten dugu:
KULTURA ETA GARAPEN JASANGARRIA
Bat gatoz garapen jasangarrirako, bakerako eta egonkortasunerako kulturaren funtzioari emandako bultzada berria, erresilientziaren, inklusioaren eta gizarte-kohesioaren, ingurumenaren babesaren eta hazkunde jasangarri eta inklusiboaren eragile gisa. Horretarako, gizakia ardatz duen eta testuinguru bakoitzerako espezifikoa den garapena sustatu behar da. Kultura eta hari lotutako eskubideak garapen-estrategietan txertatzea funtsezkoa da 2030 Agenda kokatzeko eta Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko.


ESKUBIDE KULTURALAK
Garapen jasangarria ezin da lortu, baldin eta giza eskubideak eta, beraz, kultura eskubideak erabat errespetatzen ez baditu. Eskubide kulturalek pertsona guztien eskubideak babesten dituzte, beren gizatasuna, mundu-ikuskera eta existentziari eta garapenari ematen dioten esanahia garatzeko eta adierazteko, honako hauen bidez, besteak beste: balioak, sinesmenak, konbikzioak, hizkuntzak, ezagutzak eta arteak, erakundeak eta bizimoduak. Kultura ondarerako eta identifikazio- eta garapen-prozesu horiek gauzatzeko bidea ematen duten baliabideetarako sarbidea ere babesten dute.
ARTE- ETA KULTURA-HEZKUNTZA
Artea giltzarria da oinordetzan jasotako mundua berrasmatzeko gai diren belaunaldiak trebatzeko. Kultura-nortasunen bizitasuna indartzen du eta beste erkidego batzuekiko harremanak sustatzen ditu, eta hala, ondare bateratu bat eraikitzen laguntzen du. Halaber, gure mundu globalizatuan toleranteak eta dinamikoak diren herritarrak trebatzen laguntzen du. GizARTE sarea sustatzen dugu. Hezkuntzarekin, sormenarekin eta kulturaren kudeaketarekin lotutako pertsonak eta erakundeak biltzen ditu sare horrek, EAEn eraldaketa soziala bultzatzeko hezkuntza-programetan parte hartzen dutenak.


KULTURA-ONDAREA
Kultura-ondare materiala eta immateriala osatzen duten elementu identitarioak ezagutzeko, sustatzeko eta ezagutarazteko lan egiten dugu. Horretarako, gogoeta- eta sentsibilizazio-jardunaldiak antolatzen ditugu, aholkularitza tekniko espezializatua ematen dugu eta arlo horrekin lotutako tokiko eta nazioarteko topaketetan parte hartzen dugu. ONDARE UP! Gazteak, ondarea eta aniztasunak, gazteei zuzendutako programa bultzatzen dugu, kultura-ondarearen eta -aniztasunaren babesean, ikerketan eta komunikazioan parte har dezaten.
LOTUTAKO BERRIAK
-
NBEk Garapen Iraunkorrerako Kulturaren Nazioarteko Hamarkada (2027-2036) aldarrikatu du
Kulturak aurrerapauso historikoa eman du nazioarteko sisteman. 2026ko irailaren 4an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Garapen Iraunkorrerako Kulturaren Nazioarteko Hamarkada (2027-2036)
-
Online ikastaroa: Giza eskubideak eta adimen artifiziala. Hezkuntzaren eta kulturaren ikuspegitik
Adimen artifiziala gero eta presentzia handiagoa du gure eguneroko bizitzan. Eragina du nola informatzen garen, nola ikasten dugun, nola komunikatzen
-
Jaiak aniztasunaren adierazpen gisa
Jaiak elkar ezagutzeko, partekatzeko eta komunitatea eraikitzeko aukera dira. Dibulgazio-baliabide berri batek orientabide errazak eskaintzen ditu herri, auzo eta hiriek