GARAPEN IRAUNKORRERAKO
2030 AGENDA
Nazio Batuen Batzar Orokorrak Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onartu zuen 2015ean, xede nagusi hauekin: pobrezia desagerraraztea, planeta babestea eta pertsona guztientzako oparotasuna bermatzea. 17 helburuz osatuta dago, Garapen Iraunkorrerako Helburu
(GIH) direlakoez, hain zuzen ere, eta helburu bakoitzak xede eta adierazle jakin batzuk ditu.
UN Etxeak Agenda horren osaeran parte hartu du, eta, orain, hura benetan ezartzeko lan egiten dugu, giza garapen iraunkor bat lortu ahal izateko, “Inor atzean utzi gabe” lemapean.
Horretarako, 4 ekintza-lerro gauzatzen ditugu:
INFORMAZIOA | SENTSIBILIZAZIOA
2030 Agendari eta GIHei eta horiekin lotutako mugarri nagusiei buruzko informazioa zabaltzea. Hartzaile desberdinetara egokitutako materialak eta kanpainak lantzen ditugu, herritarrek eta eragile sozialek 2030 Agenda eta GIHak ezagut ditzaten, eta haiekiko konpromisoa har dezaten.

PRESTAKUNTZA
Gako diren erakundeen eta eragileen ahalmenak sendotzea, 2030 Agenda ezartzeko prozesuan agente aktibo izan daitezen. Prestakuntzarako eta ahalduntzerako tresnak ematen ditugu zenbait formatutan, pertsona eta eragile sozial bakoitzak eguneroko bizitzan GIHak barneratzeko behar diren tresnak izan ditzan.
HAUSNARKETA
2030 Agenda etengabeko lanketa-prozesu batean dagoenez, gogoeta eta eztabaida eragin nahi ditugu gizartean, giza garapen iraunkor bidezko eta ekitatibo batekiko konpromisoari buruz.


PARTE-HARTZEA
2030 Agendak gizarte osoaren konpromisoa eta ekintzak eskatzen dituenez, parte-hartze eta eragin pluralak sustatzen ditugu 2030 Agendaren ezarpenean. Horretarako, aliantzak sustatzen ditugu, eta horietan parte hartzen dugu, tokiko esparrutik hasi eta nazioarteko esparrura arte.
LOTUTAKO BERRIAK
-
Nazioarteko ikasleek 2030 Agendan eta One Health ikuspegian sakondu dute UN Etxearen eskutik
Irailaren 15etik 17ra, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia Erasmus Mundus Masterreko (ECT+) nazioarteko ikasleei zuzendutako Garapen Jasangarriko
-
NBEk Garapen Iraunkorrerako Kulturaren Nazioarteko Hamarkada (2027-2036) aldarrikatu du
Kulturak aurrerapauso historikoa eman du nazioarteko sisteman. 2026ko irailaren 4an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Garapen Iraunkorrerako Kulturaren Nazioarteko Hamarkada (2027-2036)
-
Eraiki dezagun elkarrekin hezkuntzaren etorkizuna
Education Beyond 2030 ekimenako Eskualdeetako Gazte Kontsultetan parte hartzen du, eta gure gazteen ahotsak hezkuntzaren etorkizunari buruzko nazioarteko eztabaidarekin lotuko