HEZKUNTZA
ERALDAKETA SOZIALERAKO
UNESCOk zuzentzen eta koordinatzen du 4. Garapen Iraunkorrerako Helburua lortzeko prozesua: “Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea”. Haren estrategiak honako ideia hau du oinarrian: hezkuntzak pertsonen, komunitateen eta gizarteen bizitza eraldatzen duela.
Lan horrekin bat eginez, honako jarduera hauek egiten ditugu Hezkuntza Eraldaketa Sozialerako programaren esparruan:
SUSTAPENA
Hezkuntza eraldaketa sozialerako tresna dela aldarrikatzen dugu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta beste lurralde batzuetako hezkuntza-eragileekin elkarlanean dihardugu, inklusioan eta iraunkortasunean oinarrituta gizarteak eraldatzen laguntzen duten hezkuntza-ekimenak sustatzen.


PARTE-HARTZEA
UNESCOren Eskola Elkartuen Nazioarteko Sarean (PEA sarea) parte hartzen dugu. 182 herrialdetako 11.500 ikastetxek osatzen dute sarea, eta haren xedea da bakearen kulturarekin, giza eskubideekin, kulturartekotasunarekin eta iraunkortasunarekin lotutako esperientzien, proiektuen eta material didaktikoen trukea bideratzea. UNESCO Etxeak hezkuntza-programa hori kudeatzen du Euskal Autonomia Erkidegoan, eta Sarea estatu-mailan koordinatzen duen lantaldean ere parte hartzen dugu.
HEDAPENA
2030 Agendaren hedapenean lan egiten dugu, hura Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ezagutarazteko, ikasleak eta irakasleak informatuz eta sentsibilizatuz, eta GIHen aldeko ekitaldi kolektiboetan parte hartzera animatuz.
Halaber, UNESCOk hezkuntza eraldatzailearen alorrean argitaratutako dokumentuak eta txostenak zabaltzen eta euskaratzen ditugu; Munduko Hezkuntzaren Jarraipen Txostena, esate baterako.

LOTUTAKO BERRIAK
-
Nazioarteko ikasleek 2030 Agendan eta One Health ikuspegian sakondu dute UN Etxearen eskutik
Irailaren 15etik 17ra, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia Erasmus Mundus Masterreko (ECT+) nazioarteko ikasleei zuzendutako Garapen Jasangarriko
-
Euskadiko Gazteek hezkuntza 2030etik aurrera eraikitzeko proposamenak egin dituzte
RCE Basque Country-Navarre erakundeak Education Beyond 2030nazioarteko ekimena, UNESCOk eta United Nations Universityk (UNU) bultzatua, Euskadin lurralde-kontsulta egin zuen irailaren
-
Online ikastaroa: Giza eskubideak eta adimen artifiziala. Hezkuntzaren eta kulturaren ikuspegitik
Adimen artifiziala gero eta presentzia handiagoa du gure eguneroko bizitzan. Eragina du nola informatzen garen, nola ikasten dugun, nola komunikatzen