GIZA ESKUBIDEAK
Giza eskubideen arloko gure lanak gure lan-arlo guztiak zeharkatzen ditu, eta hainbat alderditatik abiatuta garatzen dugu:
HEZKUNTZA
Hezkuntzan, giza eskubideei eta kultura-eskubideei buruzko gida didaktikoak egiten ditugu, UNESCOren eta Nazio Batuen zenbait hezkuntza-programatan kokatzen direnak, eta euskarara egokitzen ditugu bakearen kulturari eta giza eskubideei buruzko nazioarteko hezkuntza-eremuko erreferentziazko lanak.
PRESTAKUNTZA
Prestakuntzari dagokionez, garapeneko eskubideen ikuspegiari buruzko berariazko ikastaroak antolatzen ditugu, eta euskal eragileak trebatzen ditugu beste erakunde batzuekiko aliantzen arloan. Horrez gain, Human Rights Internship Programme proiektua sustatzen dugu. Aurrez aurreko ikastaro teoriko-praktikoa da, eta giza eskubideen aplikazio espezifiko eta zeharkakoan oinarritzen da. Nazio Batuen egoitzan egiten da, Genevan, Giza Eskubideen Kontseiluaren bilera-saioetan.
SENTSIBILIZAZIOA
Sentsibilizazioaren eta eraginaren arloan, giza eskubideen bueltan elkartzeko eta hausnartzeko zenbait espazio antolatzen ditugu. Ikus-entzunezko piezen Eman minutu bat… lehiaketa nabarmentzen da horien artean, urtero giza eskubide bat sustatzen duena.
LOTUTAKO BERRIAK
-
Gorde data! Gizarte Zibilaren III. topaketa
📅 2026ko azaroaren 18a 📍 Bilborock, Bilbo 🕘 9:00 – 15:30 Polarizazioak, desinformazioak eta baztertzaileak diren diskurtsoek markatutako testuinguru honetan, elkartuko gara hausnartzeko,
-
Euskadiko artista gazteentzako deialdia
Euskadiko artista gazteentzako deialdia. Ongizaterako adierazpenak. Artea, osasun mentala eta giza eskubideak Hautagaitzen harreraren itxiera: 2026ko azaroaren 15a (23:59ak arte) Eusko Jaurlaritzako
-
Larriklima Zinema. Zinemara gonbidatzen zaitugu, izena ematen duzu?
UN Etxeak (RCE Basque Country-Navarre erakundearen idazkari gisa) eta eCivis-Herritartasun Aktiboa Sustatzeko Elkarteak, Larriklima lantaldearen jarduera honetara gonbidatu nahi zaitugu: Larriklima