Gizarte Oinarria – Bazkideen Batzar Orokorra
Egun, elkarteak 157 pertsona eta erakunde bazkide ditu, eta horiek osatzen dute gizarte-oinarria.
Gurekin elkarlanean aritzera animatu nahi zaitugu.
Gardentasuna borondatearekin eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Legea errespetatuz, haien onespena zehatza eman duten bazkideen zerrenda argitaratzen dugu.
GOBERNU KONTSEILUA
Legean eta gure estatutuetan ezarritakoaren arabera, bazkideen batzar orokorrak hautatzen du Gobernu Kontseilua.
Erakundearen gobernu-organo nagusia da: Jarduera-ildo orokorrak erabakitzen ditu eta haiek betetzen direla zaintzen du. Batzar orokorrean biltzen da urtean 10 aldiz.
Egun, honako hauek dira kontseiluko kideak:

Nieves Fernández Vicente

Jose Maria Villate Blanco


Jon Kepa Izaguirre Goyoaga

Marta Urrutxi Gallastegi

Álvaro Ortega Santos

Virginia Gómez Sierra

Idoia Postigo Fuentes

Jaime Balaguer Lacasta

Eva Silván Miracle




LAN TALDEA
Profesionalen talde batek diseinatzen eta garatzen ditu plan estrategiko eta operatiboak. Pertsona hauek osatzen dute taldea:
OHOREZKO BAZKIDEEN AHOLKU BATZORDEA
UN Etxeak mailarik handieneko aholku-batzordea du. 2005eko irailaren 21ean eratu zen, Bakearen Nazioarteko Egunean, eta nazioartean gure lan-eremuetan nabarmentzen diren pertsonek osatzen dute. Gure erakundeari laguntzen dio zeregin estrategikoenetan eta epe luzekoetan.
UN Etxeko Ohorezko Bazkideen Batzorde Aholkularia honako hauek osatzen dute:

Daniel Innerarity
Zaragozako Unibertsitateko Filosofiako katedraduna. Sorbonako irakasle gonbidatua. Hainbat saiakera sari (Espasa, Miguel de Unamuno,…) horien artean Literatura sari nazionala (saiakera saila, 2003). Ikerbaskeko Ikertzailea Euskal Herriko Unibertsitatean eta Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendaria.
Iñigo Urkullu
Eusko Jaurlaritzaren Lehendakari Ohia.
Joaquín Achúcarro
Pianista eta UNESCOk Bakerako artista izendatua. Sari eta nazioarteko aipamen ugari. Musika sari nazionala. Arte ederretako urrezko domina. Arte ederretako Akademiako kide. Meritu zibileko gurutze handia. Dallas Unibertsitateko Estes Tate Chair-aren titularra.
Ruperto Ormaza
UNESCO Etxeko bazkide sortzailea eta lehendakaria 2001tik 2016ra. Gaur egun UNESCO Zentroen Espainiako Federazioko lehendakari ordea.
Guillermo Dorronsoro
UN Etxeko lehendakaria 2016tik 2019ra. 2012 eta 2018 artean Deusto Business School-eko dekanoa izan zen, eta gaur egun hainbat irakasgai ematen ditu Ekonomiaren eta Berrikuntzaren Kudeaketaren esparruan. Gainera, lehiakortasunarekin, berrikuntzarekin eta garapen iraunkorrarekin lotutako hainbat erakunde pribatu eta publikotako Administrazio Kontseiluko kide da, hala nola Bilboko Burtsako eta ALBOAN Fundazioko kide. Espainiako industria-sektorean digitalizazioak duen eraginari buruzko AMETICeko aditu-taldean ere parte hartzen du.
Carlos Fernández-Jaúregui
Ur Baliabideak Ebaluatzeko UNESCOren Programaren Alboko Zuzendaria izan zen, baita ‘Ura bizi-iturri’ 2005-2015 Hamarkadarako Nazioarteko Ekintzari laguntza emateko Nazio Batuen Bulegoko Zuzendari Ohia eta gaur egunean ‘Water Assessment and Advisory – Global Network’ (WASA-GN) sarearen Zuzendaria da.
Manuel Lezertúa
Giza Eskubideen Europako Auzitegiko eta Auzitegi Konstituzionaleko letradu izan da, Europako Kontseiluaren Finantza-kriminalitatearen kontra borrokatzeko Alorreko buru izan da, eta erakunde horretako aholkulari juridiko. Arartekoa izan da 2015eko maiatzatik 2025eko abendura.
Silvia Escobar
Espainiako Giza Eskubideetarako Enbaxadore Berezi Ohia eta Espainiako Nazioarteko Amnistiako sailaren lehen lehendakaria.
Ion de la Riva
Enbaxadore izan da Indian, Maldivetan, Sri Lankan eta Nepalen. Era berean, Espainiako Enbaxadore Ordezkari Iraunkor izan zen UNESCOn 2011 eta 2012 urteetan. Casa de América (Madril, 1991) eta Casa Asia (2001) erakundeen sortzaile eta lehen zuzendari izan zen. Era berean, FIND -India Europe Foundation- erakundearen zuzendari izan zen 2012-2014 aldian.
Jon Arrieta
UNESCO Etxeko lehendakari sortzailea (1991-2001). Labayru ikastegiko bazkide sortzailea. Novia Salcedo Fundazioko lehendakari emeritua. Erromako Klubaren Euskal Taldeko bazkide sortzailea.
Txomin Bereciartua
Novia Salcedo Fundazioko ohorezko presidentea. (2023an hil zen)
Federico Mayor Zaragoza
UNESCOren Zuzendari Nagusi ohia, Granadazko Unibertsitateko Errektore ohia, Cultura de Paz Fundazioko Lehendakaria, CSIC-eko Zuzendari ohia, Hezkuntza eta Zientzia Ministro ohia. Arte Ederretako Akademiako kide. (2024an hil zen)
José Antonio Ardanza
Eusko Jaurlaritzaren Lehendakari Ohia. (2024an hil zen)
Fèlix Martí
Centre UNESCO de Catalunyako ohorezko lehendakaria. Linguapax-eko ohorezko lehendakaria. (2025ean hil zen)
Juana Carro
UNESCOko funtzionario ohia. (2025ean hil zen)








