INGURUMENA

UN Etxean prestakuntza, sentsibilizazio, eragin politiko, ikerketa eta parte-hartze sozialeko jarduerak sustatzen ditugu, ingurumen-jasangarritasuna giza garapen jasangarriaren erdigunean kokatzeko. Giza eskubideen ikuspegitik lan egiten dugu, trantsizio ekologiko justua, klima-ekintza eta ingurumenaren babesa pertsonen eta etorkizuneko belaunaldien ongizaterako funtsezko elementutzat hartuta.

Helburu horrekin, gure lana honako arlo hauetan oinarritzen da:

INGURUMEN-HEZKUNTZA

Herritarrak, bereziki gazteak eta hezkuntza-eragileak, sentsibilizatu, inplikatu eta ahalduntzea bilatzen dugu, gaur egungo ingurumen-erronkak ulertu eta gizarte jasangarriagoak eraikitzen aktiboki parte har dezaten.

Hezkuntza-baliabideak sortzen ditugu, prestakuntzak ematen ditugu eta sentsibilizazio-prozesuak garatzen ditugu, pentsamendu kritikoa, herritarren parte-hartzea eta 2030 Agendarekiko nahiz Garapen Jasangarrirako Helburuekiko konpromisoa sustatzeko.

Era berean, beste erakunde eta instituzio batzuekin batera, Euskadin ingurumen-hezkuntza eta jasangarritasunerako hezkuntza sustatzen ditugu, ikastetxeekin, unibertsitateekin, administrazio publikoekin, gizarte-erakundeekin eta nazioarteko sareekin elkarlanean arituz.

KLIMA-JUSTIZIA

Krisi klimatikoaren, giza eskubideen eta mundu mailako desberdintasunen arteko lotura estua agerian jartzeko lan egiten dugu. Prestakuntza, ikerketa eta eragin politikoko ekimenak sustatzen ditugu eragile sozial eta instituzional ezberdinei zuzenduta, inor atzean utziko ez duen trantsizio ekologiko justua bultzatuz.

Gure helburua da klima-ekintza zeharka txertatzea politika publikoetan, garapenerako lankidetzan eta jasangarritasun-estrategietan.

INGURUNE GARBI, OSASUNTSU ETA JASANGARRI BATERAKO ESKUBIDEA

Nazio Batuek aitortutako ingurune garbi, osasuntsu eta jasangarri baterako giza eskubidearen ezagutza eta defentsa sustatzen ditugu. Ingurumen-kalitatearen, giza eskubideen eta pertsonen ongizatearen arteko harremana ulertzen laguntzen duten hezkuntza, sentsibilizazio eta eragin politikoko jarduerak bultzatzen ditugu.

Era berean, biodibertsitatearen, ekosistemen eta ondasun komunen kontserbazioa sustatzen dugu, egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat bizitza duina bermatzeko funtsezko elementu gisa.

OZEANOAK, ZIENTZIA ETA JASANGARRITASUNA

Ozeanoen alfabetatzea, klima-hezkuntza eta zientziak gizarte jasangarriak eraikitzeko duen zeregina hobeto ulertzea sustatzen duten hezkuntza, sentsibilizazio eta eragin politikoko jarduerak bultzatzen ditugu. UNESCOri eta Nazio Batuen programei lotutako ekimenen bidez, ezagutza zientifikoa herritarrengana hurbiltzen dugu eta ingurumen-erronken aurrean parte-hartze informatua sustatzen dugu.

Halaber, genero-ekitatearen ikuspegia txertatzen dugu, emakumeek zientziari eta jasangarritasunari egiten dioten ekarpena ikusaraziz.

URA ETA SANEAMENDUA

Uraren eta saneamenduaren giza eskubidearen ezagutza eta defentsa sustatzen ditugu, ur-baliabideen kudeaketa jasangarri eta bidezkoarekin lotutako sentsibilizazio, hezkuntza eta eragin politikoko jarduerak bultzatuz.

Instituzioekin, gizarte-erakundeekin eta tokiko zein nazioarteko sareekin elkarlanean aritzen gara, urari lotutako erronka globalak herritarrengana hurbiltzeko eta tokiko eremutik irtenbide jasangarriak sustatzeko.

OZEANOAK, ZIENTZIA ETA JASANGARRITASUNA

Pertsonen eta haien lurraldearen arteko lotura indartzen duten ekimenak sustatzen ditugu, herritarren parte-hartzea, tokiko garapen jasangarria eta Biosfera Erreserbak berrikuntza, ikaskuntza eta lankidetzarako gune gisa balioan jartzea bultzatuz.

Esparru horretan, Urdaibaiko Biosfera Naiz bezalako ekimenak lagundu eta sustatzen ditugu, lankidetza-sareak eta jasangarritasunarekiko konpromisoa tokiko mailatik indartuz.

LOTUTAKO BERRIAK