BEKAK
2026ko DEIALDIAK
2026an 5 beka-deialdi egitea aurreikusi da, Nazio Batuetan Euskadiko gazteei prestakuntza-praktikak errazteko.
UNESCOk Parisen duen egoitza nagusian, Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Komisarioaren Bulegoan, Genevan, Suitzan, eta NBEko egoitza nagusian Nwe Yorken egingo dira.
Nazioarteko prestakuntza-esperientzia horiekin batera, UN Etxeak akordioak ditu EAEko hiru unibertsitateekin, graduko eta graduondoko ikasleak tutorizatzeko curriculum-praktikak egiten.

BBK-UNESCO nazioartekotze-bekak
2026ko urrirako aurreikusitako deialdia.
BBK Fundazioak eta UN Etxeak nazioartekotze bi prestakuntza-praktika eskaintzen dituzte urtero, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (UNESCO) Parisko egoitza nagusian.
2014tik, Bizkaiko 21 gaztek izan dute sei hilabeteko iraupena duten prestakuntza-praktika horiez gozatzeko aukera. Onuradun guztiek aukera izan dute gero UNESCOn karrera profesionala garatzeko.

Human Rights Internship Training Programme
2026ko maiatzerako aurreikusitako deialdia.
UN Etxeak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzarekin batera, Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluari eta haren tresna arauemaileei buruzko prestakuntza bat antolatzen du urtero Genevan.
Prestakuntza programa horrek NBEren sistemaren giza eskubideen babeserako mekanismoen funtzionamendura hurbilpen praktiko bat egiteko aukera ematen du. Alde teorikoa Giza Eskubideen Kontseiluko hainbat instantziatan egindako partaidetza praktiko eta aurrez aurrekoarekin uztartzen du.

Giza Eskubideak nazioartekotze-beka
2026ko martxorako aurreikusitako deialdia.
UN Etxeak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzarekin batera, prestakuntza-praktika bat eskaintzen du Euskadiko gazte bati giza eskubideen arloan, Genevako (Suitza) Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoaren egoitzan.
Onuraduna 6 hilabetez sartuko da OHCHRn.

Garapen Iraunkorrerako Hezkuntza nazioartekotze-beka
2026ko maiatzerako aurreikusitako deialdia.
UN Etxeak, Eusko Jaurlaritzako Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egoitzapenaren Zuzendaritzarekin batera, espezializazio-beka bat eskaintzen du Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundean (UNESCOn), Euskadiko gazte bati Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren arloan prestakuntza-esperientzia bat emateko.
Beka hau Garapen Iraunkorrerako Hezkuntza Sailean garatuko da, UNESCOk Parisen duen egoitza nagusian.

Nazio Batuen Goi Mailako Foro Politikoan parte hartzeko deialdia
2026ko maiatzerako aurreikusitako deialdia.
UN Etxeak, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaritzaren laguntzarekin, hiru emakume feminista hautatzeko deialdia zabaltzen du, 3 egunez Nazio Batuen Goi Mailako Foro Politikoan (HLPF, ingelesezko siglak) parte hartzeko.
Esperientzia honen helburua Bizkaiko mugimendu feminista indartzea da, HLPFn hiru emakumek aktiboki parte hartuz. Hiru egunetan zehar, UN Etxeak lagunduta, nazioartean eragin feminista nola artikulatzen den gertutik ezagutu, sareak ezarri eta beren kolektiboetara itzultzeko ikaskuntzak ekarri ahal izango dituzte.
Beka ez-aktiboak
2026an ez dira deialdirik egingo

NBE bekak
1997tik, Nazio Batuen beken programan parte hartzen dugu, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bidez finantzatzen dena.
Harrezkero, 190 gazte izan dira beka horien onuradunak, eta pobretutako herrialdeetako UNESCOren bulegoetan aritu dira lanean. Hala, ibilbide profesional bat hasi dute nazioarteko lankidetzaren eta Nazio Batuen eremuan.
Beka ez-aktiboak
2026an ez dira deialdirik egingo

Prestakuntza-bekak Urdaibain
UN Etxeak, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren laguntzarekin, ordaindutako bi bekaren deialdia egiten du urtero, prestakuntza-praktika egonaldi bat egiteko Urdaibaiko Biosfera Erreserban.
Beka ez-aktiboak
2026an ez dira deialdirik egingo

Kultura-ondarean prestatzeko bekak
UN Etxeak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura Sailaren laguntzarekin, ordaindutako bi bekaren deialdia egiten du urtero, haren garapenerako kulturaren programan prestakuntza-praktika bat egiteko.
LOTUTAKO BERRIAK
-
BBK – UNESCO nazioartekotze bekak
Deialdia zabalik 2025eko AZAROAREN 2ra arte BBK eta UN Etxeak bi beka eskaintzen dituzte, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen
-
Gazteria, hezkuntza eta giza eskubideak
Human Rights Training Programme programaren edizio berri bat egin da irailaren 15tik 18ra, Genevan (Suitza). UN Etxeak sustatu du, Eusko
-
Iván Sola hasi da UNESCOn, Garapen Iraunkorrerako Hezkuntza Nazioartekotze Beka lagun
Pozik jakinarazten dugu Iván Sola hasi dela lanean UNESCOn, Garapen Iraunkorrerako Hezkuntza Nazioartekotze Bekari esker. Esperientzia eraldatzaile bati ekingo dio, hezkuntza