“Eman minutu 1 – KULTURA” abian da!

Lehiaketaren XVI. edizioak kultur eskubideetan jartzen du arreta.  

 

Edizio honetan minutu bateko ikus-entzunezko pieza onenak sarituko dira eskubide kulturalak defendatzen, sustatzen, aldarrikatzen, zabaltzen eta/edo kontzientziatzen dutenak.

 

Eskubide kulturalak giza eskubideen kategoria bat dira, eta pertsona eta komunitateei aukera ematen diete bizitza kulturalera iristeko, parte hartzeko eta horretan laguntzeko, bai eta haien nortasuna eta ondarea zaintzeko ere. Eskubide horiek funtsezkoak dira giza duintasunerako, eta nazioarteko hainbat tresnatan onartuta daude.  

 

Eskubide kulturalak giza eskubideen sistema unibertsalaren parte dira. Sistema hori nazioarteko itunek eta adierazpenek ezartzen dute, hala nola:

 

Nazio Batuen eskubide-sistemaren erronka handienetako bat eskubide kulturalen inguruan argitzea eta sentsibilizatzea da. Eskubide horiek “eskubide txikitzat” jotzen dira, eta orain arte ibilbide laburragoko tresna arau-emaileak garatu dira.  

Eskubide kulturalen bidez ez da babesten ondarea bera, ezta adierazpen artistikoak ere; aitzitik, pertsona guztien parte-hartzea zaintzen dute (bereziki, emakumeena, pertsona migratuena, dibertsitate funtzionala duten pertsonena, LGTBIQ+ komunitatearena, ijito-herriarena, etab.), irakaskuntza artistikoa, sorkuntza, askatasun artistikoa, artisten mugikortasuna, artisten eskubide ekonomiko eta sozialak, ondarearen eta beste ekipamendu kultural batzuen sarbidea eta gozamena, etab.  

 

Izena emateko eta bideoak emateko epea  2026ko urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik (egun hori barne).  

 

Epaimahaiak bereziki baloratu ditu:

  • Eskubide kulturalei, pertsona guztiek bizitza kulturalean duten parte-hartzeari (bereziki, emakumeek, migratuek, dibertsitate funtzionala duten pertsonek, LGTBIQ+ komunitateak, ijito-herriak, etab.), irakaskuntza artistikoari, sorkuntzari, askatasun artistikoari, artisten mugikortasunari, artisten eskubide ekonomiko eta sozialei, ondarearen eta beste ekipamendu kultural batzuen eskuragarritasunari eta gozamenari eta abarri buruzko hausnarketa egiten duten bideoak.
  • Giza eskubideak sustatzen, babesten eta konprometitzen dituzten bideoak.
  • Inor atzean utzi gabe, inor kanpoan utzi gabe, etorkizun iraunkorra eraikitzen lagunduko duten bideoak.
  • Desberdintasun eta aniztasun kulturala, soziala, identitarioa eta generokoa onartzea eta gizarteratzea.
  • Pertsonek beren eskubideak banaka edo taldeka eskatzeko dituzten gaitasunak eta estrategiak ikusaraztea.
  • Gizartea mundu bidezkoago, inklusiboago, bidezkoago eta iraunkorrago baten aldeko borrokan inplikatzea.
  • Genero-berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea defendatzen duten bideoak.
  • Ez da tonu, paternalista, biktimizatzaile eta sentsazionalistarik erabiliko.

 


Gogoratu: izena emateko eta bideoak emateko epea 2026ko urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik (egun hori barne).


 

Oinarriak esteka honetan kontsultatu ahal izango dituzue. Lehiaketaren gaurkotasun osoa blogean jarraitu ahal izango duzue, Facebook eta Instagram sare sozialen #D1MDkultura hashtagekin eta Youtubeko gure kanalaren bidez.

Zuen bideoen zain gaude!

 

 

* Icon by Freepik