‘Este non é o meu derradeiro filme’ Eman minutu 1 – Kultura gure lehiaketaren XVI. edizioko film labur irabazlea
‘Denok dugu zerbait esateko’ euskarazko bideorik onena da.
‘El círculo de las miradas’ da UN Etxea kategoriako bideo irabazlea.
‘No es un lujo’ Ekin eta Egin saria irabazi du.
Carmen P. G. Granxeirok zuzendutako “Este non é o meu derradeiro filme” film laburrak irabazi du gure lehiaketaren XVI. edizioko sari nagusia.
Azkoitia BHIren “Denok dugo zerbait esateko” lanak irabazi du euskarazko lan onenaren saria. Egileak dira: Elaia Aizarna, Laia Aramendi, Izeia Arregi, Saara Azam, Nora Azkoitia, Aiza Bastarrika, Kira Bastarrika, Iraia Blanco, Nahia Carbayeda, Ane Duro, Ramatoulaya Diallo, Ane Goitisolo, Arette Hernandez, Maren Tobar, Ane Zabaleta eta Gorka Alberdi.
MDM Euskadi elkartearen eta Olfa Sendesniren “El círculo de las miradas” film laburrak UN Etxea Saria jaso du.
18 urtetik beherakoentzat “Ekin eta Egin” Saria Carla Monté Sihurorentzat izan da “No es un lujo” film laburragatik.
Sari banaketa ekitaldia Getxoko Muxikebarri zentroan egin da. UN Etxeko YouTube kanalean ikus dezakezu. Cruz Noguera antzezle eta antzerki zuzendariak eta Begoña Guzmán UN Etxeko Kultura arduradunak gidatu dute eta Eskuz Esku Abesbatzak, Sokaire biolin jotzaile bikoteak eta Asier Paredes organo-jotzaileak parte hartu dute.
Gainera, Jose Miguel Llano Hernaiz 15. edizioko irabazlearen ‘Zertaz ari gara bakeaz ari garenean‘ dokumentalaren aurrerapena aurkeztu zen; Guggenheim Bilbao Museoko auditorioan estreinatuko da 2026ko azaroaren 28an.
Film labur finalistak eta irabazleak aukeratzeko, epaimahai zabala izan da, kulturaren, hezkuntzaren, giza eskubideen eta lankidetzaren munduko eragileek eta ikus-entzunezkoen munduko profesionalek osatua.
Edizio honetan 75 bideo jaso dira Euskadi, Nafarroa, Andaluzia, Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Extremadura, Galizia, Madril, Italia, Argentina, Costa Rica eta Mexikotik.
Eman minutu 1 UN Etxeak bultzatutako proiektua da eta lehiaketaren 15. edizioa Bilboko eta Getxoko Udalek, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskub