Gazteria, hezkuntza eta giza eskubideak
Human Rights Training Programme programaren edizio berri bat egin da irailaren 15tik 18ra, Genevan (Suitza). UN Etxeak sustatu du, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Biktimen Zuzendaritzaren laguntzarekin.
Ainhoa Gómez García, Daniel Felipe Barrera Aguilera, Claudia Astorqui Peña, Laura-Line Verguts, Leire Sánchez Fernández, Lorea González Martínez-Sagarra, Lucía López García eta Martxel Zamora Diaz, gure lankide Eva Quirogarekin; Arantzazu Acha, UN Etxeako zuzendariarekin; eta Ainhoa Zugazti, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendariarekin batera, prestakuntza-programa honetan Giza Eskubideak babesteko nazioarteko tresnetan eta giza eskubideen hezkuntzan sakontzeko aukera izan dute Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluaren 60. bilkura-aldian.
International Catholic Center of Geneva (ICCG – CCIG) erakundearekin eta Maria D ‘Onofrio, Vaibhavi Sharma Pathak, Helen Griffiths eta Paula Adriana Martinez Bernal giza eskubideetan eta haurtzaroan, gaztaroan eta hezkuntzan adituak direnekin lankidetzan, prestakuntza espezifiko eta interesgarria garatu dugu gazte horientzat. Prestakuntza horretan, gizarte zibilak erakunde horietan duen zeregina eta hainbat mekanismoren bidez eragiteko duen benetako gaitasuna nabarmendu dira.
Edizio berri honetan, gazte-taldeak eztabaida, saio ofizial eta bilera estrategikoetan aktiboki parte hartzeko aukera izan du, euskal konpromisoa giza eskubideekin maila globalean lotuz.

