‘Human Rights Training Programme 2025’ programarako deialdi irekia

Genevako (Suitza) Giza Eskubideen Kontseiluari buruzko formakuntza programa batean parte hartzeko beken deialdia.

 

Giza eskubideetan trebatu nahi duzu? UN Etxeak – UNESCO sustatzeko Euskal Herriko elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzarekin batera, 8 formakuntza-beka eskaintzen dituzte Euskadi mailan giza eskubideen balioak lantzen dituzten gazteentzat.

 

Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluak Genevan (Suitza) egindako 60. bilkura-aldian formakuntza programa teoriko eta praktiko batean parte hartzeko aukera eskaintzen da. Kontseilua 2025eko irailaren 8tik urriaren 3ra bitartean egingo da. Bidaiaren data zehatzak abuztua baino lehen zehaztuko dira, aurreikuspenen arabera, 2025eko irailaren amaieran edo urriaren hasieran izango dira, astelehenetik ostegunera.

 

Giza eskubideak babesteko nazioarteko tresnetan eta giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzan sakontzeko interesa duten gazteei zuzenduta dago jarduera.

 

Beka eskatzeko, honako hauek bidali behar dira:

 

Eskabideak gizaeskubideak@unetxea.org  posta elektronikora bidali behar dira 2025eko maiatzaren 26ra arte (barne), “Geneva beka” erreferentziarekin.

 

Programa eta hautaketa irizpideak

 

 

* Irudia: UN Photo/Elma Okic