Kultura garapen iraunkorraren eragile: Euskadiren ekitaldi paraleloa MONDIACULT 2025 Konferentzian
Ekitaldia
Garapen jasangarriaren oinarri kulturala: lokalizazioaren, aniztasunaren eta komunitatearen rola agenda globalean.
Antolatzaileak
- UN Etxea –UNESCO Sustatzeko Euskal Herriko Elkartea
- Eusko Jaurlaritza
Data eta tokia
Irailak 30, asteartea, 11:00–12:00
MONDIACULT 2025 – Kultur Politikei eta Garapen Iraunkorrari buruzko UNESCOren Mundu Konferentzia.
Centre de Convencions Internacional de Barcelona – CCIB. 111 gela
.
Ekitaldia 2024ko irailean onartutako Etorkizunerako Itunarekin bat dator, zeinak kultura garapen jasangarriaren giltzarri gisa aitortzen duen. Lokalizazioa eta komunitatearen parte-hartzea azpimarratzen dira 2030 Agendaren ezarpenean. Hawai eta Euskadiren kasuek erakusten dute aniztasun kultural eta linguistikoa politika publikoetan integratzeak komunitate inklusibo eta erresilienteak susta ditzakeela.
2024ko irailean egindako Etorkizunerako Gailurrean onartutako Etorkizunerako Itunak garapen jasangarriaren funtsezko eragile gisa aitortzen du kultura. Identitatea, kohesio soziala eta garapen inklusibo eta bidezkoa sustatzeko duen rola azpimarratzen du. Itunak kulturaren integrazioa sustatzen du politika ekonomiko, sozial eta ingurumenekoetan, eta inbertsio publiko egokia bermatzea eskatzen du babesteko eta sustatzeko.
Itunaren funtsezko elementuetako bat lokalizazioa da, 2030 Agendaren ezarpena eraginkortasunez gauzatzeko aukera ematen duena, tokian tokiko erronkei egokitutako irtenbideekin. Lokalizazioak komunitatearen parte-hartzea indartzen du, ODSekiko atxikimendua eta oinarritik abiatutako erresilientzia sustatuz. Hala ere, Itunak ez ditu MONDIACULT 2022ren asmoak guztiz barneratzen, zeinak kultura garapen helburu autonomo gisa aitortzea bilatzen zuen 2030etik harago.
MONDIACULTek kultura eta jasangarritasuna lotzen dituen esparru estrategikoa eskaintzen du, eta lokalizazioak printzipio horiek lurralde mailan ekintza zehatz bihurtzen ditu. Nazio Batuen Local2030 Koalizioak kulturaren funtsezko rola defendatzen du garapenean, eta 2030 Agendaren garapenean kulturaren ekarpena ikusarazteko ahalegin kolektiboak beharrezkoak direla azpimarratzen du.
Ekitaldi honek aniztasun kultural eta linguistikoak 2030 Agendaren tokiko garapenean duen rola nabarmendu nahi du, Euskadi, Hawai eta Galesen ekimenak aurkeztuz. Hiru eskualde hauek kultura eta hizkuntza politika publikoetan integratzeko konpromisoa hartu dute, estrategia zehatzen bidez.
Nabarmendutako kasuak
- Hawai Green Growth (HGG): ODSak ezartzen ditu Aloha+ Challenge bidez, estatu mailako lankidetza publiko-pribatua, 200 bazkide baino gehiagorekin. Lantaldeak koordinatzen ditu, Aloha+ Dashboard bidez aurrerapena neurtzen du eta komunitate-ekintzak sustatzen ditu. Voluntary Local Review (VLR) aurkezten du ʻŌlelo Hawaiʻi hizkuntza indigenean, eta SDG Youth Council koordinatzen du, gazte hawaiiar indigenek gidatua.
- Euskadi: ODSekiko konpromisoa indartzen du ODS 18 txertatuz —aniztasun kultural eta linguistikoari buruzkoa— 2016tik Agenda Euskadi 2030en jarraipen txostenetan. “Ahots Batuak” kanpaina sustatzen du, 2025eko ekainean publiko egin dena, herritarrak ODS 18aren garapenean inplikatzeko.
Ekitaldian interpretazio simultaneoa eskainiko da gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez.
Programa
- Euskaditik aurkezpen bideoa
- Andoni Iturbe, Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuordea.
- Mahai-ingurua – Aniztasun kultural eta linguistikoa 2030 Agendaren lokalizazioan
- Andoni Iturbe, Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuordea.
- Iñigo Arbiol, Nazio Batuen 2030 Tokiko Koalizioko zuzendariondokoa.
- Elin Burns, Galesko Gobernuko Kultura, Ondare, Kirol eta Galesko Hizkuntzaren zuzendaria.
- Kinohi Souki. Hawaiiko GJHetako gazteen ordezkaria.
- Moderazioa: Arantza Acha, UN Etxea, Zuzendaria.
- Amaiera: Pablo Fernández Marmissolle-Daguerre, UCLG Assistant Secretary-General for Partnerships.
Eskertuko genizuke gonbidapen hau Mondiacult 2025 ekitaldira joango diren eta ekitaldi paralelo honetan parte hartzeko interesa izan dezaketen lankideekin partekatzea.
Harremanetarako: Begoña Guzmán Sánchez, UN Etxea-ko Kultur arduraduna. b.guzman@unetxea.org