Online ikastaroa – Krisi klimatikoa eta giza eskubideak: eraldatzeko hezi

“Krisi klimatikoa eta giza eskubideak: eraldatzeko hezi” online prestakuntzarako izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazten dizuegu.

Ikastaroa 2025eko azaroaren 3tik abenduaren 22ra bitartean emango da. Iraupena 30 ordukoa da.

 

Prestakuntza hau “Klima-larrialdiaren aurrean jarduteko ikasgelak. Garapen-ereduaren alternatibak Orinokiaren defendatzaileen feminismo dekolonialetik” proiektuaren jarduera-programaren barruan sartzen da, Eusko Jaurlaritzak finantzatua eta Misiones Salesianas, Fundación Corazonistas y Solidaridad con América Latina elkarteek egindakoa.

 

UN Etxeak egin, kudeatu eta egiaztatutako prestakuntza da (30 ordu), guztiz doakoa, asinkronoa eta euskaraz eta gaztelaniaz eskuragarri dagoena.

 

Era berean, hezkuntza-komunitate bidezkoagoa eta inklusiboagoa eraikitzeko eta justizia klimatikoa sustatzeko gazteekin egiten duzuen hezkuntza-lana indartzeko aukera ere bada. Eduki guztiak deskargatu ahal izango dira.

 

Hemendik, izena ematera eta parte hartu nahi duten eta aldaketaren parte izan daitezkeen zuen ikastetxeetako pertsonekin esteka partekatzera gonbidatzen zaituztegu.

 

Izena emateko epea: 2025eko urriaren 28ra arte

 

Informazio gehiago

 

Izen-ematea