Ozeanoak eta klima-aldaketa jardunaldia

Datorren abenduaren 11an “Ozeanoak eta klima-aldaketa: Ozeanoen papera  klima-aldaketaren aurkako borrokan,diziplina anitzeko, tokiko eta eraldatzailearen ikuspegitik” jardunaldia antolatu dugu BBK Urdaibai Zentroan.

 

Jardunaldi honetan partaidetzazko eta diziplina anitzeko elkarrizketa bat proposatu nahi da, hezkuntza, zientzia, kultura, genero-ekitatea eta tokiko jakintzak gurutzatuta ozeanoen eta klima-aldaketaren erronkei heltzeko, ikuspegi integral batetik.

 

Hainbat esperientzia inspiratzaileren bitartez eta tokiko nahiz nazioarteko adituen parte-hartzearen bidez, klimaren aldeko ekintza eta ingurumen-justizia tokikotik globalera sustatzeko aliantza eta jarduteko modu berriak esploratuko ditugu.

 

HELBURUAK

  • Klimaren eta ozeanoen aldeko ekintza sustatzea, hezkuntza- eta komunikazio-estrategia berritzaileen bidez.
  • Emakumeek itsas zientzian duten eta izan duten garrantzia eta rola eta klima-aldaketak kostaldeko komunitateetan dituen inpaktu bereziak ikusaraztea.
  • Itsas ondareari, tokiko jakintzei, emakumeen rolari eta erresilientzia komunitarioari duten balioa berriro ematea, jasangarritasunerako giltzarri diren heinean.
  • Trantsizio justu, jasangarri eta erantzukidea sustatuko duten narratiba berriak sortzea.

 

NORI ZUZENDUTA

  • Hezkuntza-arloko profesionalak eta irakasleak.
  • Itsasoaren, jasangarritasunaren eta ingurumen-kudeaketaren arloetako ikertzaileak, profesionalak eta teknikariak.
  • Ingurumenarekin eta hezkuntzarekin lotura duten diziplinetako anitzeko ikasleak eta irakasleak.
  • Itsasoarekin eta kostaldearekin lotura duten gizarte-, kultura- eta komunitate-erakundeetako ordezkariak.
  • Ozeanoen, hezkuntzaren eta klima-aldaketaren inguruko gaietan interesa dutenak, oro har.

 

 

BBK Urdaibai Zentrora joan-etorriko autobus doako bat pleitatuko da Luis Briñas kaleko 11. zenbakian dagoen autobus geltokitik, San Mames ondoan.

 

Zain izango gaituzue!

 

Programa

 

 

Izen-ematea

 

* Nola iritsi zure kontuan bazoaz:

BBK Urdaibia Zentroa (Busturia) *mapa

Trenez: Euskotren E4 Bilbao-Bermeo. (30 minuturo) Geralekua: Itsasbegi-Busturia *mapa

Autobusez: Bizkaibus A3515 Bilbao-Bermeo. (30 minuturo) Geralekua: Landaberde-BBK udalekua  *mapa