Egileak: Andrea Antúnez, Eva Quiroga, Begoña Guzmán
UN Etxea
2024
Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 75. urteurrenaren esparruan eta Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoaren #Standup4humanrights kanpainari laguntzeko, UN Etxea elkarteak Ane Pikaza euskal artistak ‘Mobilizatu giza eskubideen alde! Mugi zaitez!’ ilustratutako erakusketa ibiltari honen sorrera bultzatu du. Giza eskubideak sexu-, kultura- eta funtzio-aniztasunaren ikuspegitik sustatzea du helburu, ikusleen konpromisoa eta ekintza sustatuz.
Erakusketa hau UN Etxea erakundearen ekimena da, eta, egitasmoa gauzatzeko, Amesten, Mujeres con Voz eta Naizen elkarteekin aritu da elkarlanean. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Lankidetzarako eta Dibertsitaterako Zuzendaritza Nagusiaren babesa ere badu.
FITXA DIDAKTIKOAK