UNDESAk UN Etxearen ekarpena sartu du 2025eko Ozeanoen Konferentziarako ekarpenen txostenean

Nazio Batuen Ekonomia eta Gizarte Gaietarako Sailak (UNDESA) UN Etxearen ekarpena sartu du 2025eko Ozeanoen Konferentziarako, Nizan (Frantzia) ospatuko dena. UN Etxearen proposamena politikak garatu eta aplikatzean oinarritzen da, emakumeen parte-hartzea bermatzeko ozeano, klima eta biodibertsitate ekimenetako erabakiak hartzeko prozesuetan.

 

Proposamen honek emakumeak ingurumen-gobernantzan sartzea sustatu nahi du, haien ahotsak entzunak eta baloratuak izan daitezen ozeanoei eta biodibertsitateari lotutako erronken plangintza eta kudeaketan. Ekarpen honen garrantzia genero-ikuspegia integratzeko beharrean datza, itsas baliabideen kudeaketa jasangarri eta bidezko baterantz aurrera egiteko.

 

Gainera, UN Etxearen ekarpen honek “Genero Berdintasuna Zientzia Ozeanikotan Sustatzeko Gomendioak” izeneko dokumentua islatzen du, Institut de Ciències del Mar (ICM/CSIC) erakundearekin lankidetzan egina, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari esker. Gomendio horiek Ozeano Zientzien Hamarkada Garapen Jasangarrirako (2021-2030) testuinguruan aurkeztu ziren, eta itsasoekin lotutako ekimen guztietan genero-berdintasuna bermatzearen garrantzia azpimarratzen dute, emakumeen ikusgarritasuna, parte-hartzea eta lidergoa sustatuz ozeanoen gobernantzako eta zientzia-prozesuetan.

 

UN Etxearen ekarpena txosten honetan sartzeak gure konpromisoa indartzen du genero-berdintasunarekin eta ingurumen-justiziarekin, Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat eginez, bereziki ODS 14rekin: “Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak jasangarriak izateko kontserbatu eta erabiltzea”. Emakumeek gure ozeanoen babes eta erabilera jasangarrian rol nagusia izan dezaten lanean jarraituko dugu.

 

Informazio geihago: 2025 UN Ocean Conference – Global Online Stakeholder Consultation | Department of Economic and Social Affairs