‘Zertaz ari gara bakeaz ari garenean’ Eman minutu 1 lehiaketaren XV. edizioaren bideo irabazlea
‘Mundu baketsu bat’ euskarazko bideorik onena da.
‘No solo las balas matan’ da UN Etxea kategoriako bideo irabazlea.
‘Buscando’ Ekin eta Egin saria irabazi du.
Jose Miguel Llano Hernaiz-ek zuzendutako “Zertaz ari gara bakeaz ari garenean” film laburrak irabazi du gure lehiaketaren XV. edizioko sari nagusia.
Paula Sáenz de Argandoñaren “No solo las balas matan” film laburrak UN Etxea saria jaso du.
Gainera, Jose Miguel Llano Hernaiz 14. edizioko irabazlearen ‘Ezina Ekinez Egina‘ dokumentalaren aurrerapena aurkeztu zen; Guggenheim Bilbao Museoko auditorioan estreinatuko da 2025eko azaroaren 29an.
Film labur finalistak eta irabazleak aukeratzeko, epaimahai zabala izan da, kulturaren, hezkuntzaren, giza eskubideen eta lankidetzaren munduko eragileek eta ikus-entzunezkoen munduko profesionalek osatua.
Edizio honetan Euskadi, Katalunia, Kantabria, Madril, Hungaria, Polonia, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Rwandatik etorritako 87 bideok hartu dute parte, besteak beste.
Eman minutu 1 UN Etxeak bultzatutako proiektua da eta lehiaketaren 15. edizioa Bilboko eta Getxoko Udalek, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzak eta Laboral Kutxak babestu dute.