BBK – UNESCO nazioartekotze bekak
Deialdia zabalik 2025eko AZAROAREN 2ra arte
BBK eta UN Etxeak bi beka eskaintzen dituzte, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (UNESCO) Pariseko egoitzan, praktika profesional bat errazteko asmoz.
Egingo dira, hurrenez hurren:
(1) Kirolean dopina ezabatzeko sailean. (Gizarte eta giza zientzien sektorea)
eta
(2) Bakearen eta garapen iraunkorraren dibisioan – Herritartasun globalaren eta bakerako hezkuntzaren atalean. (Hezkuntza sektorea).
EZAUGARRI OROKORRAK
- Iraupena: 6 hilabeteko epea, 2026ko otsailetik uztailera bitartean.
- 10.000€ gordineko zuzkidura ekonomikoa; horri dagozkion zergak eta bidaiako laguntza-aseguruaren zenbatekoa kenduko zaizkio.
- UNESCOri eta Nazio Batuei buruzko prestakuntza-ikastaro bat sartu da. Formazio hau UN Etxeak emango du UNESCOn sartu aurretik.
- Ez da inola ere sortuko kontratu-harremanik onuradunaren eta UN Etxea edo UNESCOren artean.
- Ordainketak Kutxabankeko kontu zenbaki batean egingo dira, eta kontu horren titularra onuraduna izango da.
1. KIROLEAN DOPINA EZABATZEKO SAILEAN EGONALDIA
Baldintzak:
- Bizkaian erroldatuta egotea.
- 30 urtetik beherakoa izatea.
- Komunikazioan, Komunikazio Instituzionalan, Marketin Digitalean edo lotutako beste ikasketa batzuetako unibertsitate-titulua. Ikasketa ofizial horiek deialdi honen aurreko 5 urteetan amaitu behar dira (7, desgaitasuna duten pertsonen kasuan).
- Komunikazioarekin lotutako tresnak ondo ezagutzea (Drupal, Adobe Suite, etab.). MS Office-ren ezagutza onak.
- Kirolari eta/edo dopinaren aurkako borrokari buruzko ezagutzak baloratuko dira.
- Ingelesaren eta/edo frantsesaren ezagutza bikaina.
- Talde-lanean parte hartzeko prestasun handia.
- Lehentasuna izango dute BBK beka bat baino lehen baliatu ez duten pertsonek
Eskaeren tramitazioa:
Eskakizunak betetzen dituzten pertsonek Curriculum Vitae-a soilik bidali behar dute, ‘BBK-UNESCO Sport’ erreferentziarekin, ondoko helbide elektroniko honetara:

Curriculumak jasotzeko azken eguna: 2025eko azaroaren 2a (egun hori barne)
2. BAKEAREN ETA GARAPEN IRAUNKORRAREN DIBISIOAN – HERRITASUN GLOBALAREN ETA BAKERAKO HEZKUNTZAREN ATALEAN EGONALDIA
HAUTAPEN-PROZESUA
Jasotako CV guztiak berrikusi ondoren, baldintzak betetzen dituzten eta UNESCOk proposatutako profiletara egokitzen den profil akademikoa duten hautagaiak sartuko dira hautaketa-prozesuan.
Hautaketa-prozesuak bi zati ditu:
- UN Etxean egindako elkarrizketa bat eta hizkuntza-proba bat.
- Ondoren, beka bakoitzerako hautagaiak proposatuko zaizkio UNESCOri. Azkenik, UNESCOk elkarrizketa pertsonalak egingo dizkie online pertsona horiei, azkenean bekez gozatuko duten bi pertsonak aukeratzeko.
INFORMAZIO GEHIAGO
UN Etxea
Isozaki Atea – Bizikidetasun enparantza
Uribitarte pasealekua 12, 2. lokala
48001 Bilbo
Begoña Guzmán – Tfna. 94 427 64 32 | bbkunesco@unetxea.org
*Argazkia: UNESCO