“Eman minutu 1 Hitzak” Sari-banaketa ekitaldia

UN Etxeak “Eman minutu 1 HITZAK” Ikus-Entzunezko Lanen Nazioarteko XIII. Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldira gonbidatzen zaitu. Ekitaldia martxoaren 10ean, ostirala, 20:00etan ospatuko da Muxikebarriko areeta aretoan, Getxon (Basagoiti etorbidea, 77).

Ekitaldira joateko ezinbestekoa da baieztatzea
on-line izen-emate orriaz

Ondoko kategorietan banatuko dituzte sariak:

  • Eman minutu 1 Saria: Kategoria nagusia – Sari gorena.
  • Ekin eta Egin Saria: 18 urtetik beherakoei.
  • UN Etxea Saria: Kategoria honetan irizpide hau balioetsiko da: mezua eta mezu hori zenbateraino datorren bat UNESCOk, eratu zenean, Giza Garapen Iraunkorra lortzeko bere gain hartu zuen helburuarekin.
  • Euskarazko minuturik onena Saria.

Eguna: Martxoak 10, ostirala

Ordua: 20:00etan

Tokia: Muxikebarri, Getxo
(Basagoiti etorbidea, 77)
Areeta aretoa. (ikusi mapa)