Genero-berdintasunaren aldeko prozesu berria abian

Duela urte batzuk UN Etxean genero-ekitatearen aldeko gogoeta eta eraldaketa sustatzeko prozesu bat martxan jarri genuen, gure erakundeak aurrerapausoak eman ditzan genero-ekitatearen alorreko benetako inklusio eraldatzailean, bai gure barne-funtzionamenduetan, bai eta gizartearekin dugun elkarreraginean eta egiten ditugun ekintzetan ere.

Genero Berdintasunaren Aldeko 1. Plan horren emaitzekin pozik, gure bigarren planaren prozesuan murgiltzan gara orain, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzari esker.

Prozesu berriarekin ilusionatuta!

Informazio gehiago: https://unetxea.org/eu/generoa/


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484