GIZA ESKUBIDEAK
Giza eskubideen arloko gure lanak gure lan-arlo guztiak zeharkatzen ditu, eta hainbat alderditatik abiatuta garatzen dugu:
HEZKUNTZA
Hezkuntzan, giza eskubideei eta kultura-eskubideei buruzko gida didaktikoak egiten ditugu, UNESCOren eta Nazio Batuen zenbait hezkuntza-programatan kokatzen direnak, eta euskarara egokitzen ditugu bakearen kulturari eta giza eskubideei buruzko nazioarteko hezkuntza-eremuko erreferentziazko lanak.
PRESTAKUNTZA
Prestakuntzari dagokionez, garapeneko eskubideen ikuspegiari buruzko berariazko ikastaroak antolatzen ditugu, eta euskal eragileak trebatzen ditugu beste erakunde batzuekiko aliantzen arloan. Horrez gain, Human Rights Internship Programme proiektua sustatzen dugu. Aurrez aurreko ikastaro teoriko-praktikoa da, eta giza eskubideen aplikazio espezifiko eta zeharkakoan oinarritzen da. Nazio Batuen egoitzan egiten da, Genevan, Giza Eskubideen Kontseiluaren bilera-saioetan.
SENTSIBILIZAZIOA
Sentsibilizazioaren eta eraginaren arloan, giza eskubideen bueltan elkartzeko eta hausnartzeko zenbait espazio antolatzen ditugu. Ikus-entzunezko piezen Eman minutu bat… lehiaketa nabarmentzen da horien artean, urtero giza eskubide bat sustatzen duena.
LOTUTAKO BERRIAK
-
‘Este non é o meu derradeiro filme’ Eman minutu 1 – Kultura gure lehiaketaren XVI. edizioko film labur irabazlea
'Denok dugu zerbait esateko’ euskarazko bideorik onena da. ‘El círculo de las miradas’ da UN Etxea kategoriako bideo irabazlea. ‘No es un
-
Giza Eskubideak Nazioartekotze-Beka. Eusko Jaurlaritza – UN Etxea
UN Etxeak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzarekin batera, espezializazio-beka bat eskaintzen du Genevako (Suitza) Nazio Batuen Giza Eskubideetarako
-
Giza eskubideei, gazteei eta osasun mentalari buruzko azterlanerako ekarpena
Gazteen osasun mentala gure garaiko giza eskubideen erronka handienetako bat bihurtu da. Bizi-prekarietate gero eta handiagoak, egiturazko indarkeriek, diskriminazioak eta