Ikasturteko lehen bilera autonomikoa Euskadiko UNESCO eskola elkartuekin

Joan den urriaren 7an, Euskadiko UNESCO Eskola Elkartuekin bildu ginen Nuestra Señora del Carmen Indautxu ikastetxean, 2024/2025 ikasturtean lehen aldiz.

Jorratutako gaien artean, ikasturte honetan UNESCOren 3 eremu tematikoen inguruan elkarrekin lan egiteko ibilbide-orria partekatu genuen: Jasangarritasuna, Munduko Herritartasunerako Hezkuntza eta Ondarea eta kulturen arteko elkarrizketa.

 

Auschwitzen askapenaren 80. urteurrena eta Hiroshimako eta Nagasakiko bonbardaketa atomikoen urteurrena; gaur egun ditugun ingurumen eta gizarte erronkak, hala nola gure itsaso eta ibaien kutsadura; edo ondare immaterialaren, gure musika eta tradizioen garrantzia dira eskolek aurten landuko dituzten proposamenetako batzuk.

 

Gainera, ikasturte akademiko honetako mugarrien artean 2025 urtea nabarmentzen dugu, Nazio Batuen Batzar Nagusiak aldarrikatutako Bakearen eta Konfiantzaren Nazioarteko urtea bezala.

 

Sareari buruzko informazio gehiago: https://unetxea.org/dokumentuak/unescoeskolak.htm

 

* Argazkia (ezker-eskubi): Nieves Fernández (Artxandape ikastola), Isaak Aranberri (Zumaiena ikastetxea), María Ulibarri (Berrio-Otxoa ikastetxea), Amaia Navarro (Toki Alai BHI), Sonia Acero (Santa María Portugalete ikastetxea), Ana Unzurrunzaga (Nuestra Señora del Carmen ikastetxea), Eva Quiroga (UN Etxea) eta Jonan Gómez (Lauro ikastola).