Online ikastaroa: emakumeen eskubideak 2030 Agendan
UN Etxeak – UNESCO sustatzeko Euskal Herriko Elkarteak, Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Espainiako Ministerioaren laguntzarekin, “Emakumeen eskubideak 2030 agendan” ikastaroa antolatu du, 2023ko martxoaren 17tik apirilaren 24ra izango da, 25 orduko iraupenarekin.
HELBURUAK:
- Giza garapen iraunkorrari eta giza eskubideei buruzko ezagutza zabaltzea, 2030 Agendaren eraikuntzan, inplementazioan eta jarraipenean emakumeen eskubideen errealitatera hurbilduz.
- Eztabaidarako, pentsamendu kritikoa sortzeko eta iritziak trukatzeko espazio bat bultzatzea, 2030 Agendan emakumeen eskubideei buruzko tresnak, ezagutzak eta jardunbide hobeak eskuratzeko.
NORENTZAT:
Ikastaroa erakunde feministetako eta beste sektore batzuetako profesionalei eta boluntarioei zuzenduta dago, baita 2030 Agenda eta giza eskubideak (gizarte zibila oro har, talde feministak, lankidetza, ekologistak, administrazio publikoak, akademia, sindikatuak) zabaldu eta gauzatzearekin zerikusia duten profesionalei eta boluntarioei ere.
PREZIOA: Doakoa da.
EPEAK:
Aurretiko izen-ematea: martxoaren 14 arte
Ikastaroaren iraupena guztira: martxoaren 17tik apirilaren 24ra
Atal teorikoa (1 eta 2 moduluak): martxoaren 17tik apirilaren 5era
Atal praktikoa (online klasea): apirilaren 20-24

