‘Hitzak. Munduak’ Eman minutu 1′ XIII. edizioaren bideo irabazlea

Hizkuntzaren garrantzia‘, euskarazko bideorik onena da

 ‘Ezohikoak’ da irabazlea UN Etxea kategorian.

 ‘Hai kur mamašu shis’ filmak ‘Ekin eta Egin’ Saria irabazi du.

Marta Las Herasek eta Ainhoa Zamanillok irabazi dute nazioarteko ikus-entzunezko lanen ‘Eman minutu 1’ lehiaketaren XIII. edizioa ‘Hitzak. Munduak’ lanarekin.  

Euskarazko lan onenari saria Gorka Paniagua, Anue Catalan, Francisco Martinez eta Haizea Cid zuzendarien “Hizkuntzaren garrantzia” lanarentzat izan da.

18 urtetik beherakoentzat “Ekin eta Egin” kategoriako saria Nuestra Señora del Carmen Indautxu Ikastetxearentzat izan da, Xiyu Wu ikasleak egindako “Hai kur mamašu shis” film laburragatik.

‘UN Etxea’ kategorian Alejandra Buenok irabazi du ‘Ezohikoak’ lanarekin.  

Saritutako bideo guztiak ikus ditzakezu esteka honetan.

Sari banaketa ekitaldia Getxoko Muxikebarri zentroan egin da. UN Etxeko YouTube kanalean ikus dezakezu. Ekitaldian Cruz Noguera eta Iñigo Iraultza “Iru” aktoreen eta June Diaz bertsolariaren emanaldiak izan ziren eta Cesare Maglioni ‘Brujas’ ren bideoaren aurrerapena aurkeztu zen.

Film labur finalistak eta irabazleak aukeratzeko, epaimahai zabala izan da, kulturaren, hezkuntzaren, giza eskubideen eta lankidetzaren munduko eragileek eta ikus-entzunezkoen munduko profesionalek osatua.

Lehiaketa Getxoko eta Bilboko Udalak,  Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Zuzendaritzak  eta Laboral Kutxak babestu dute.


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484