Online ikastaroa: emakumeen eskubideak 2030 Agendan

UN Etxeak – UNESCO sustatzeko Euskal Herriko Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzaren laguntzarekin, “Emakumeen eskubideak 2030 agendan” ikastaroaren III edizioa antolatu du, 2025eko martxoaren 3tik 28ra izango da, 25 orduko iraupenarekin.

 

HELBURUAK:

  • Giza garapen iraunkorrari eta giza eskubideei buruzko ezagutza zabaltzea, 2030 Agendaren eraikuntzan, inplementazioan eta jarraipenean emakumeen eskubideen errealitatera hurbilduz.
  • Eztabaidarako, pentsamendu kritikoa sortzeko eta iritziak trukatzeko espazio bat bultzatzea, 2030 Agendan emakumeen eskubideei buruzko tresnak, ezagutzak eta jardunbide hobeak eskuratzeko.

 

NORENTZAT: Ikastaroa erakunde feministetako eta beste sektore batzuetako profesionalei eta boluntarioei zuzenduta dago, baita 2030 Agenda eta giza eskubideak (gizarte zibila oro har, talde feministak, lankidetza, ekologistak, administrazio publikoak, akademia, sindikatuak) zabaldu eta gauzatzearekin zerikusia duten profesionalei eta boluntarioei ere.

 

PREZIOA: Doakoa da.

 

EPEAK:

  • Aurretiko izen-ematea: otsailaren 26 arte.
  • Egiaztapena: martxoaren 3a baino lehen, posta elektronikoz jakinaraziko zaie aurrez izena eman duten pertsona guztiei ikastaroan parte hartuko duten ala ez.
  • Ikastaroaren iraupena: martxoaren 3tik 28ra.
  • Ziurtagiriak bidaltzea: martxoaren 31tik apirilaren 4ra bitarteko astean.

Edukiak eta metodologia

Aurretiko izen-ematea