Zinema eta giza eskubideak haurrak sentsibilizatzeko
2023ko azaroaren 20an, 5. eta 6. eta DBH 1. eta 2. mailako ikasleak eta irakasleak giza eskubideen garrantziaz sentsibilizatu nahi dituzten ikastetxeak gonbidatu nahi ditugu Bilborock-en goizeko 10:00etatik 11:30era egingo den zinema saiora.
2023an Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 75. urteurrena beteko da, UN Etxean, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzaren laguntzarekin, giza eskubideen garrantziari buruz trebatzeko eta sentsibilizatzeko hainbat ekintza egiten ari gara. Oraingoan, Begira Elkartearekin lankidetzan aritu gara, GizArte – Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza Artistikoaren Euskal Sareko kidea, haurrak zinemaren bidez giza eskubideetara hurbiltzeko.
Pertsona guztien eskubideei buruzko adierazpen honen baitan, gogoratu beharra dago 1989ko azaroaren 20an Haurren Eskubideen Hitzarmena adostu zela. 20N honetan gogoratu nahi dugu haurrak direla herritar talderik ahulena eta, beraz, mundu osoan gertatzen diren krisi eta arazoak gehien jasaten dituena. Horrez gain, txikitatik giza eskubideez jabetzen hastea ere da helburua.
Film laburren nazioarteko sorta bat proiektatuko da, non haur-aktoreek antzeztutako gaiak eta protagonismoaren bitartez haurrek duten hainbat eskubide aipatuko diren.
Zure zain gaude!
Berretsi parte-hartzaile kopurua mezu elektroniko honetan: info@begira.eu
Doako jarduera ikastetxeentzat.
