Euskadiko 9 gazte Giza Eskubideen Kontseilura joan dira 54. Bilkura-aldian

Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluaren 54. bilkura-aldian, UN Etxeak eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzak sustatutako beka-deialdiaren bidez hautatutako 7 gazteak, UN Etxeko ordezkari gaztearekin eta Gazteriaren Euskal Kontseiluko presidentarekin batera, Genevara (Suitza) joan dira “Human Rights Internship Programme” prestakuntza-programan parte hartzeko.

Oraingo honetan, Gazteak eta Giza Eskubideak izan dira programaren ardatz, zehazki, honako hauek: gazteak ahalduntzea, giza eskubideak sustatu eta babesteko; “Giza Eskubideak 75” ekimena; eta Giza Eskubideetan oinarritutako Hezkuntzaren Munduko Programa, IV. etapan gaztaroa ardatz duelarik.

Horrez gain, Gazteak eta Giza Eskubideak lantzeko bi urteko panelera joan ahal izan gara, gazteek klima-aldaketarekin duten konpromisuari eta erabakiak hartzeko prozesu globalei buruzkoa.

Formakuntza programa, beraz, ikaskuntza teorikoetan eta Kontseiluaren saioetarako asistentzia praktikoan oinarritu da, Giza Eskubideak babesteko eta sustatzeko nazioarteko mekanismoak, bereziki NBE Sistemakoak, gizarte zibilera hurbiltzeko.

 

 


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484