Mintegi bat antolatu dugu ozeanoaren hamarkadaren astean Bartzelonan
Genero berdintasun intersekzionalaren eta zientzia ozeanikoen arteko zubiak eraikitzeko elkarrizketa: diziplina eta sektore anitzeko ikuspegia
Apirilak 8 | 15.00tik 16.30era | Port Olimpic. Bartzelona
Streaming https://www.youtube.com/@UNetxea
Ekitaldiak diziplina eta sektore anitzeko elkarrizketarako gune irekia izan nahi du, genero-ikuspegitik “nahi dugun ozeanorako behar dugun zientziaren” ikuspegi bateratua definitzen laguntzeko. Zientzia-gizartea binomioan oinarritutako konponbideetan zentratu behar dugu.
Eztabaidatuko da nola hobetu genero-berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea ozeano-zientzietan eta ozeanoekin lotutako jardueretan, eta nola txertatu genero-dimentsioa itsas ikerketan jakintza-produkzioan. Emakumeek ozeanoen ezagutzan eta iraunkortasunean egiten duten ekarpena aitortzeko eta ikusarazteko gunea izango da.
Ekitaldiaren ondorioak, gomendio bihurtuta, politikak lantzeko eta ikertzeko funtsezko eragileei emango zaizkie.
Ekitaldi hau UN Etxea, ICM/CSIC, UNESCO, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila, Oceánicas (IEO-CSIC), AZTI eta Associació Catalana de Dones de la Mar erakunde artean antolatua da
PROGRAMA
15.15 – 15.30: Irekiera, moderazioa eta itxiera:
- Arantza Acha (UN Etxea) eta Valentí Sallarès (ICM/CSIC)
15.30 – 16.15: Hizlariak:
- Begoña Lasagabaster, UNESCO Zuzendari Nagusiaren Kabineteko Genero Berdintasunerako Dibisioko zuzendaria.
- Esther Garcés, ICM/CSICeko itsas ikertzailea.
- Farah Obaidullah, Women4Oceans.
16.15 – 16.30: Elkarrizketa interaktiboa.
Ekitaldiaren amaieran, kafea eskainiko da solasaldiarekin eta sareko lanarekin jarraitzeko.
![]()
![]()
Informazio gehiago: Ozeanoaren Hamarkadako Konferentzia