Mintegi bat antolatu dugu ozeanoaren hamarkadaren astean Bartzelonan

Genero berdintasun intersekzionalaren eta zientzia ozeanikoen arteko zubiak eraikitzeko elkarrizketa: diziplina eta sektore anitzeko ikuspegia

Apirilak 8 | 15.00tik 16.30era | Port Olimpic. Bartzelona

Streaming https://www.youtube.com/@UNetxea 

 

Ekitaldiak diziplina eta sektore anitzeko elkarrizketarako gune irekia izan nahi du, genero-ikuspegitik “nahi dugun ozeanorako behar dugun zientziaren” ikuspegi bateratua definitzen laguntzeko. Zientzia-gizartea binomioan oinarritutako konponbideetan zentratu behar dugu.

 

Eztabaidatuko da nola hobetu genero-berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea ozeano-zientzietan eta ozeanoekin lotutako jardueretan, eta nola txertatu genero-dimentsioa itsas ikerketan jakintza-produkzioan. Emakumeek ozeanoen ezagutzan eta iraunkortasunean egiten duten ekarpena aitortzeko eta ikusarazteko gunea izango da.

 

Ekitaldiaren ondorioak, gomendio bihurtuta, politikak lantzeko eta ikertzeko funtsezko eragileei emango zaizkie.

 

PROGRAMA

15.15 – 15.30: Irekiera, moderazioa eta itxiera:

  • Arantza Acha (UN Etxea) eta Valentí Sallarès (ICM/CSIC)

 

15.30 – 16.15: Hizlariak:

  • Begoña Lasagabaster, UNESCO Zuzendari Nagusiaren Kabineteko Genero Berdintasunerako Dibisioko zuzendaria.
  • Esther Garcés, ICM/CSICeko itsas ikertzailea.
  • Farah Obaidullah, Women4Oceans.

 

16.15 – 16.30: Elkarrizketa interaktiboa.

 

Ekitaldiaren amaieran, kafea eskainiko da solasaldiarekin eta sareko lanarekin jarraitzeko.

 

Programa

 

Izen-ematea

 

Informazio gehiago: Ozeanoaren Hamarkadako Konferentzia


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484