Topaketa: Uraren eta saneamenduaren erronka globaletarako Euskadiren ekarpena

Road to Abu Dhabi: the Local Way. Uraren eta saneamenduaren  erronka globaletarako Euskadiren ekarpena. Urari buruzko 2026ko Nazio Batuen Konferentziaren ildotik.

 

📅 2026ko azaroaren 24a

📍 Maria Diaz de Haro kalea 3, 1.solairua. Bilbo

🕘 9:00- 11:30

 

Topaketa honek erakunde publikoak, ura kudeatzen duten erakundeak, lankidetza-erakundeak, unibertsitateak, jakintza-zentroak, enpresak eta gizarte zibila bilduko ditu, uraren eta saneamenduaren erronkei buruz elkarrekin hausnartzeko, esperientziak partekatzeko eta 2026ko Urari buruzko 2026ko Nazio Batuen Konferentzia prestatzeko nazioarteko prozesuari gomendioak emateko, Local2030 Koalizioaren Road to Abu Dhabi – The Local Way ekimenaren esparruan.

 

Gainera, hau Euskadi Local2030 Hub-en eraikuntza kolektiborako gunea izatea nahi dugu.

 

Zure erakundetik urarekin lotutako erronkei aurre egiteko ideiak eman ditzakeen ekimen, esperientzia, ikerketa, proiektu edo hausnarketaren bat bultzatzen ari bazarete, gustura entzungo dugu.

 

Horregatik, esku-hartze laburren espazio bat gordeko dugu, parte hartzen duten erakundeek nazioarteko prozesu hori elikatzeko garrantzitsutzat jotzen dituzten ekimenak, erronkak, ikaskuntzak edo proposamenak aurkez ditzaten.

 

Zure parte-hartzea izatea espero dugu.

Programa

 

 

Izen-ematea