Gizarte Zibila Euskadin III. topaketa

📅 2026ko azaroaren 18a

📍 Bilborock, Bilbo

🕘 9:00 – 15:30

Polarizazio sozialak, desinformazioak, diskurtso baztertzaileen aurrerapenak eta ziurgabetasun-sentsazio gero eta handiagoak markatutako testuinguru batean, beharrezkoa da inspiratzeko, mobilizatzeko eta kohesio soziala eraikitzeko aukera emango duten kontakizunak sortzeko gizarte zibilaren gaitasuna indartzea. Eraldaketa sozialak ez daude soilik erabaki politiko edo ekonomikoen mende; gure pertzepzio kolektiboak, gure beldurrak eta gure itxaropenak eratzen dituzten esparru narratiboen mende ere badaude.

 

Euskadirentzat nahi den etorkizuna kolektiboki imajinatzean oinarritutako lehen topaketa baten eta garapen jasangarrirako politiken koherentziari buruzko bigarren topaketa baten ondoren, III. Topaketak beste pauso bat ematea proposatzen du: demokrazia, bizikidetza, giza eskubideak, feminismoak eta justizia ekosoziala indartzeko aukera emango duten narratiba eraldatzaileak nola eraiki aztertzea.

 

Topaketa, bereziki, Konta dezagun ekimenaren esparruan garatutako lanarekin konektatuko da. Ekimen horren helburua da gu zabalduko duten, parte-hartzea inspiratuko duten eta etorkizun desiragarriak aktibatuko dituzten kontakizun partekatuak sortzeko zenbait eragile sozialen gaitasuna indartzea.

 

Gizarte Zibilaren Topaketaren hirugarren edizio honetan, hain zuzen ere, politiken azterketatik politika horiek posible egiten dituzten istorioen boterera igaro nahi dugu.

 

Topaketak inspirazioa, hausnarketa, esperientzien trukea eta elkarlana uztartuko ditu, ikaskuntza eta eraikuntza kolektiboa bultzatzeko helburuarekin.

 

Programa

 

Eman izena hemen