Euskadiko artista gazteentzako deialdia

Euskadiko artista gazteentzako deialdia. Ongizaterako adierazpenak. Artea, osasun mentala eta giza eskubideak

Hautagaitzen harreraren itxiera: 2026ko azaroaren 15a (23:59ak arte)


 

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzaren laguntzarekin, UN Etxeak – UNESCO Sustatzeko Euskal Herriko Elkarteak deialdi bat egin du Euskadiko gazteekin batera osasun mentalaren eta giza eskubideen inguruko sorkuntza artistiko parte-hartzaileko prozesu baten buru izango den artista gazte bat hautatzeko.

 

Ekimenaren abiapuntua Nazio Batuen uste sendoa da: osasun mentala giza eskubideen erabilera eraginkorraren parte da. Kulturak eta arteek adierazpide, partaidetza, kidetza eta eraldaketa sozialerako espazioak sortzen lagun dezakete, bereziki gazteen artean.

 

Ondoriozko obra 2026ko abenduan aurkeztuko da jendaurrean.

 

Zertan datza deialdia?

22 eta 35 urte bitarteko artista baten bila gabiltza, Euskadirekin bizileku edo lotura egiaztagarriak dituena, 8 gazteko talde batekin elkarlaneko sorkuntza artistikoko prozesu bat garatzeko interesa duena.

Parte hartzeko tailerren eta baterako sorkuntzako dinamiken bidez, hautatutako pertsonak taldeari lagunduko dio osasun mentalaren, ongizatearen, kulturaren eta giza eskubideen arteko loturak aztertzen, azken proposamen artistiko bat kolektiboki gauzatzeko.

Deialdia edozein diziplina artistikotara irekia dago: Arte bisualak, arte eszenikoak, argazkilaritza, ikus-entzunezkoak, soinu artea, instalazioa, arte digitala edo beste praktika garaikide parte-hartzaile batzuk

Garrantzitsuena ez da formatua, baizik eta hausnarketa, parte-hartzea eta eragin soziala sortzeko duen gaitasuna.

 

Norentzat da?

Honako baldintza hauek betetzen dituen artista gazte bati:

  • 22 eta 35 urte bitartean izatea.
  • Euskadin erroldatuta egotea.
  • Parte hartzeko prozesuetan edo prozesu komunitarioetan esperientzia edo interes frogatua izatea.
  • Giza eskubideekiko, ongizate emozionalarekiko, gazteen partaidetzarekiko edo artibismoarekiko sentsibilitatea erakustea.
  • Sormen-prozesuetan laguntzeko gaitasuna izatea.

UN Etxeak bereziki baloratuko ditu genero-ikuspegiak, kultura- eta hizkuntza-aniztasuna, inklusioa eta intersekzionalitatea txertatzen dituzten proposamenak.

 

Zuzkidura ekonomikoa

Hautatutako pertsonak 2.500 €jasoko ditu zergak barne, indarrean dagoen araudiaren arabera.

 

Balorazio irizpideak

Hautagaitzak honako hauek kontuan hartuta ebaluatuko dira:

  • Proposamen artistikoaren kalitatea eta interesa
  • Esperientzia parte-hartze prozesuetan eta taldeekiko lana
  • Giza eskubideen, generoaren eta intersekzionalitatearen ikuspegiak txertatzea
  • Bideragarritasun teknikoa eta metodologikoa

  

Hautagaitzak bidaltzea

Interesdunek PDF artxibo bakarra bidali beharko dute, honako dokumentazio honekin:

  • Portfolioa edo txosten artistikoa barne hartzen duen CVa.
  • Hasierako proposamen artistikoa eta metodologikoa (gehienez 2 orrialde).

 

Posta elektronikoa: gizaeskubideak@unetxea.org

Gaia: Deialdia – Ongizaterako adierazpenak

 

Egutegia
Deialdiaren irekiera 2026ko urriaren 30a
Hautagaitzen harreraren itxiera 2026ko azaroaren 15a (23:59ak arte)
Ebazpena 2026ko azaroaren 23a
Proiektuaren hasiera 2026ko azaroaren 30a
Proiektuaren garapena 2026ko abendua

 

Metodologia eta lan-egutegia
  • 1. astea. Prestaketa eta diseinua. Entregagarria: Lan plana.
  • 2. eta 3. asteak. Gazteekin batera sortzeko tailerrak. Kezka sozial eta artistikoak dituzten zortzi gazte inguruko talde batekin lankidetzan aritzea. Entregagarriak: Sormenezko proposamenak. Azken produkziorako dokumentu kontzeptuala.
  • 4. astea. Azken obra garatzea eta egitea, parte-hartze prozesuan sortutako ekarpenetatik abiatuta. Entregagarria: Obra artistikoa amaituta.
  • Aurkezpen publikoa 2026ko abenduan.