Euskadiko Hezkuntza Artistiko eta Kulturaleko esperientzien mapaketa

UN Etxea-UNESCO sustatzeko Euskal Herriko Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren laguntzarekin, Euskadiko ikastetxeetan garatzen diren Hezkuntza Artistiko eta Kulturaleko esperientzien mapaketa bultzatzen ari da, gure lurraldean hezkuntza artistiko eta kulturala indartzen lagun dezaketen proiektu inspiratzaileak, metodologia berritzaileak eta ikaskuntzak identifikatu, dokumentatu eta ikusarazteko.

 

Bildutako informazioak aukera emango du ezagutza partekatua sortzeko, ikastetxeen eta kultura-eragileen arteko trukea ahalbidetzeko, eta beste hezkuntza-komunitate batzuentzat inspirazio-iturri izan daitezkeen esperientziak ezagutarazteko.

 

Mapaketa hori eskola-orduetan eta ikastetxearen hezkuntza- edo curriculum-proiektuaren esparruko esperientzietan soilik oinarritzen da. Beraz, ez du eskolaz kanpoko jarduerarik barne hartzen, salbu eta curriculumari lotuta dagoen eta eskola-ordutegian eskaintzen den hezkuntza-proposamen baten parte badira.

 

Eskerrik asko zuen esperientzia partekatzeagatik eta Euskadin hezkuntza artistiko eta kulturala indartzen laguntzeagatik.

 

➡️ Parte hartzeko formularioa: https://forms.gle/q4qPYFpykdB21BnH9