UNESCO Etxea. 2021
2018an UNESCO Etxeak 17 GIHak ilustrazioekin irudikatzeko marrazki-lehiaketa antolatu zuen; 170 artisten 197 ilustrazio jaso ziren, 13 herrialde ezberdinetatik. Horien artean, 17 irudi aukeratu dira erakusketa birtual honetarako.
Erakusketa honen bidez, herritarrak Giza Eskubideei eta Garapen Jasangarrirako 2030 Agendari buruz informatu eta sentsibilizatu nahi dira.
Gainera, unitate didaktikoak garatu dira Lehen Hezkuntzako 3. zikloko eta Bigarren Hezkuntzako 2. zikloko ikasleentzat euskaraz, gazteleraz eta ingelesez, gazteen kalitatezko garapen iraunkorrerako hezkuntza sustatzeko eta 2030 Agenda lortzeko beharrezkoak diren ezagutzak garatzen laguntzeko.
INFORMAZIO GEHIAGO ETA DESKARGATU UNITATE DIDAKTIKOA
Category:
2030 Agenda