2030 Agendari buruzko desinformazioaren aurkako borroka

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiak Erronkak bildumaren bosgarren zenbakia argitaratu du, “Gazteek garapen jasangarriarekin duten konpromisoa: 2030 Agendaren aurkako diskurtsoak desmuntatzen” izenekoa. Argitalpen berri honek 2030 Agenda zer den eta zer dakarren jakiteak planteatzen dituen erronka batzuei heltzen die, bereziki gazteentzat.

 

Egileak, Nekane Viota Fernández, UN Etxean Jasangarritasun Programaren arduraduna eta genero erreferentea; argitalpen honen bidez, desinformazioak gizarte-kohesioan, bizikidetza baketsuan eta gizarte bidezkoago eta jasangarriago baterantz aurrera egitean duen eraginaren azterketa xehatua eskaintzen du.

NBEk argitu du desinformazioa informazio zehaztugabea izateaz gain, engainatzea duela helburu, eta aurreiritzi larriak eragiteko asmoz zabaltzen dela. Erronkak bildumaren ale honek 2030 Agendari buruzko “fake news”-en kultura horri aurre egiteko ekarpena eskaintzen du. Argitalpenak hiru atal ditu.

 

Lehenengoak oinarrizko kontzeptuak eskaintzen ditu, eta desinformazio-estrategietan komunak diren ezaugarriak aurkezten ditu, zergatik diren arriskutsuak eta nola detektatu daitezkeen azalduz. Dokumentuaren bigarren atalean, 2030 Agendaren funtzionamendua eta izaera arrazoituz eta ezagutuz, haren aurkako diskurtsorik ohikoenak aurkezten eta desmuntatzen dira banan-banan, aurreiritzi ideologiko eta mesfidantzakoekin bat datozenak. Hirugarrenik, Nekane Viotak narratiba horiei aurre egiteko zenbait estrategia eskaintzen ditu.

 

Azken batean, eta egilearen hitzetan, “narratiba suntsitzaile horiei aurre egiteko eta etorkizun inklusiboagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko erronka dugu orain. Gazteen parte-hartze aktiboa funtsezkoa da horretarako. Beraz, garrantzitsua da ondo informatuta egotea, errespetuzko elkarrizketa sustatzea, askotariko iritziak entzutea, sare sozialak arduraz erabiltzea eta konponbide eraikitzaileekin konpromisoa hartzea, gizarte gisa ditugun erronkei aurre egiteko. Desinformazioaren aurkako borroka, gainera, buru kritikoak bultzatzeko eta egia indartzeko aukera bat da”.

 

Ikusi argitalpena