“A Costa dos Lançados” dokumentalaren aurrestreinaldia

Datorren larunbatean, urtarrilak 14, arratsaldeko 19: 00etan, Muxikebarri – Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu Zentroko Arrigunaga aretoan, Unai Aranzadik idatzi eta zuzendutako “A Costa dos Lançados” dokumentalaren aurrestreinaldia izango da.

Sarrera doakoa da lekua bete arte.

“A Costa dos Lançados” lanak XVI. mendean Afrika beltzeko ibaiak esploratu zituzten lehen europarren etorrera kontatzen digu. Bostehun urte baino gehiago geroago, beste pertsona batzuek ere, etsipenak jota, ibilbide bera egiten dute, oraingoan kontrako noranzkoan bakarrik.

Ginea Bissau, Senegal eta Gambiako kostaldean bizitzen ari diren egoera zailari buruzko hausnarketa egin nahi du dokumentalak, eta lehen europarrak kostalde horietara iristearekin alderatzen du.

Saioan Unai Aranzadik parte hartuko du eta proiekzioaren amaieran publikoaren galderei erantzungo die.


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484