Bat egin kontakizuna aldatzeko sarean
Zarata eta gorroto handiko garai batean bizi gara. Sare sozialetan desinformatzen duten mezuak zabaltzen dira, eta beldurra eta haserrea pizten dituzte.
Horren aurrean, zerbait sinple baina anbiziotsua proposatzen dugu: benetan gertatzen ari diren istorio erreal eta itxaropentsuak sortu eta zabaltzeko sare banatu bat Auzokideen, pertsonen eta kolektiboen esperientziak dira, garenaren alderdirik onena erakusten dutenak.
Horretarako, jende asko behar dugu kontakizunak berriro orekatzeko.
Batuko al zara sortzen, partekatzen, zabaltzen eta iruditeriak ereiten, nahi dugun etorkizuna uzta dezagun?