Emakumeen eskubideak Beijing-etik 30 urtera

Beijingo Adierazpenaren eta Ekintza Plataformaren 30. urteurrena dela eta, NBE Emakumeak erakundeak Beijingetik 30 urtera emakumeen eskubideei buruzko txostena argitaratu du. Bertan, 189 gobernuk 1995ean adostutako genero-adierazleen bilakaera jasotzen da, emakume eta neska guztien eskubide-berdintasuna lortzeko helburuarekin.

 

NBEko idazkari nagusiak Beijingo Adierazpenaren eta Ekintza Plataformaren aplikazioaren azterketari eta ebaluazioari buruz egindako txostenean, 159 herrialdetako mundu, eskualde eta nazio mailako ebaluazioetan oinarrituta, lortutako aurrerapenak eta jarduteko lehentasunak laburbiltzen dira. Bertan ikus daitekeenez, herrialde askok aurrera egin dute genero-berdintasunaren eta emakumeen ahalduntzearen arloan, hala nola enplegu-diskriminazioa debekatzetik genero-ikuspegidun plan klimatikoak onartzera. Berrikuntzak aurrerapenak bizkortzen ditu, eta estrategia eraginkorrak zabaltzeko aukerak biderkatzen dira. Hala ere, genero-diskriminazioak, oraindik ere ekonomia eta gizarteetan errotuta dagoenak, modu kronikoan murrizten ditu emakumeen eta nesken eskubideak eta itxaropenak.

 

Azterketan izandako parte-hartze zabalak agerian uzten du Beijingo Ekintza Plataformak indarrean jarraitzen duela eta garrantzi kritikoa duela, bereziki Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeko. Txostenaren ondorioetatik abiatuta, NBE Emakumeak elkartea bere bazkideekin elkarlanean aritu da “Beijing+30 Ekintza Programa” egiteko. Programa horrek azpimarratzen du ahaleginak batu behar ditugula guztion artean plataformaren promesak eta munduko helburuak egia bihur ditzagun.

 

Eskuragarri hemen:

Eskuragarri hemen: https://www.unwomen.org/sites/default/files/2025-03/womens-rights-in-review-30-years-after-beijing-en.pdf

Iturria: ONU Mujeres

Irudia: UN Women Australia