“Eman minutu 1 – ZIENTZIA” abian da!
Lehiaketaren XVII. edizioak zientziarako eskubidean jartzen du arreta.
Edizio honetan, Zientziarako Eskubidea defendatzen, sustatzen, aldarrikatzen, zabaltzen eta/edo kontzientziatzen duten minutu bateko ikus-entzunezko lan onenak sarituko dira.
Zientziak pertsona guztien zerbitzura egon behar du eta giza eskubideak errespetatu behar ditu.
Horrek esan nahi du pertsona guztiek zientziaren aurrerapenez baliatzeko aukera izan behar dutela bermatzea, gizarte osoaren parte-hartzea sustatzea eta ezagutza sortzeko moduen aniztasuna aitortzea. Halaber, lan zientifikoa babestea eta ebidentzietan oinarritutako informazioak desinformazioari eta manipulazio-saiakerei aurre egiteko gaitasuna izatea bermatzea ere esan nahi du.
Zientziarako eskubideaz hitz egiteak pertsona guztiek ezagutza zientifikoa eskuratzeko, zientziaren aurrerapenen onurak jasotzeko eta zientziari zein teknologiari lotutako eztabaidetan eta erabakietan parte hartzeko duten eskubideaz hitz egitea esan nahi du. Era berean, ikerketa babestea, herrialdeen arteko ezagutza-trukea sustatzea eta zientziak gizartearen ongizateari laguntzen diola bermatzea ere badakar.
Eskubide hori inoiz baino garrantzitsuagoa da gaur egun. Aurrerapen zientifiko eta teknologikoek gero eta eragin handiagoa dute gure eguneroko bizitzan, osasunean, ingurumenean, politikan eta ekonomian. Aldi berean, desinformazioaren eta oinarri sendorik gabeko mezuen hedapena gero eta handiagoa da. Horregatik, funtsezkoa da zientzia zorrotza, irisgarria eta herritarrei irekia sustatzea, erabaki informatuak hartzen lagunduko duena eta gure garaiko erronkei aurre egiteko tresnak eskainiko dituena.
Zientziak guztion tresna izan behar du etorkizun bidezkoagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko.
Izena emateko eta bideoak bidaltzeko epea 2026ko urriaren 1ean hasiko da, eta 2027ko urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik (egun hori barne).
Epaimahaiak bereziki baloratu ditu:
- Zientziarako eskubideari buruzko hausnarketa sustatzen duten bideoak, zientzia pertsona guztien eta guztion ongizatearen zerbitzura dagoen tresna gisa ulertuta. Bereziki kontuan hartuko dira ezagutzarako sarbide unibertsalaren garrantzia, herritarren parte-hartzea, ikerketa zientifikoaren balioa, desinformazioaren aurkako borroka eta zientziak gure garaiko gizarte-, ingurumen- eta teknologia-erronkei aurre egiteko nahiz etorkizun bidezkoago eta jasangarriago bat eraikitzeko duen eginkizuna nabarmentzen dituzten proposamenak.
- Giza eskubideak sustatzen, babesten eta konprometitzen dituzten bideoak.
- Inor atzean utzi gabe, inor kanpoan utzi gabe, etorkizun iraunkorra eraikitzen lagunduko duten bideoak.
- Desberdintasun eta aniztasun kulturala, soziala, identitarioa eta generokoa onartzea eta gizarteratzea.
- Pertsonek beren eskubideak banaka edo taldeka eskatzeko dituzten gaitasunak eta estrategiak ikusaraztea.
- Gizartea mundu bidezkoago, inklusiboago, bidezkoago eta iraunkorrago baten aldeko borrokan inplikatzea.
- Genero-berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea defendatzen duten bideoak.
- Ez da tonu, paternalista, biktimizatzaile eta sentsazionalistarik erabiliko.
Lehiaketaren XVII. edizioaren oinarri osoak esteka honetan kontsultatu ahal izango dituzu eta zalantzarik baduzu, FAQ – Ohiko galderak atala kontsultatu.
Lehiaketari buruzko azken berrien berri izan nahi baduzue, jarraitu gure bloga, Instagram eta Facebook sare sozialak (#D1MDzientzia traolarekin), eta gure YouTube kanala.
Zuen bideoen zain gaude!
