Erromintxela: bizikidetzarako mintzoa
Azaroaren 30ean, UN Etxeak Erromintxela: Senderos y Raíces dokumentala estreinatu zuen Bilboko Guggenheim Museoan. Marta Las Heras eta Ainhoa Zamanillo zuzendutako lan honek “Dame 1 Minuto de – Palabras” lehiaketaren 13. edizioan irabazitako sari nagusiaren emaitza da. Estreinaldia 2024ko Fair Saturday Jaialdiaren eta museoaren TopARTE programaren testuinguruan egin zen.
Erromintxela: Senderos y Raíces dokumentalak XV. mendean Euskal Herrira iritsi zen herri ijitoaren historia azaltzen du. Dokumentalean erromintxela mintzoaren sorrera nabarmentzen da; mintzo honek erromintxela eta euskara uztartzen ditu, bi herrien arteko kultur elkarreraginaren isla gisa. Dokumentalean Óscar Vizarraga, Palmira Dual, Elías López de Munguía, Roberto Jímenez eta Josune Muñoz izan dira erromintxela mintzoaren inguruko ezagutza eta testigantzak eman dituzten ahotsak.
Jorge Pisa “El Boli” flamenko gitarrajolearen eta Jona Pérez perkusionistaren musikak rumba, buleriak eta flamenkoaren beste erritmo batzuk eskaini zizkieten Guggenheim Museoaren auditorioan bildu zirenei, hunkigarria eta gogoangarria izan zen emanaldi batekin.
.
Erromintxela dokumentalaren proiekzioaren ostean, zuzendariekin, Marta Las Heras eta Ainhoa Zamanillorekin, solasaldia egin zen. Moderatzaile lanetan Begoña Guzmán, UN Etxeako kultura arduraduna, aritu zen. Solasaldi honi esker, publikoak dokumentalaren mezua sakonki aztertu ahal izan zuen.
Halaber, Dame 1 Minuto De lehiaketaren XV. edizioa aurkeztu zen, aurten BAKEAri eskainia. Gai nagusien artean honakoak daude: bakea, bizikidetza baketsua, bake-hezkuntza eta gatazken konponbide baketsuak. Oinarriak eskuragarri daude esteka honetan: https://dame1minutode.org/eu/zer-da/ eta sustapen-bideoa YouTube-n ikus daiteke.
Estreinaldi hau eta Dame 1 Minuto De proiektua UN Etxearen konpromisoaren erakusgarri dira, giza eskubideak, aniztasuna, kultura arteko elkarrizketa eta bakea sustatzeko ikus-entzunezkoen eta kulturaren bidez aldaketa soziala bultzatzen jarraitzeko.
*Argazkiak eta promo bideoa: Dr. Minsky