Fair Saturday jaialdian parte hartuko dugu

Azaroaren 27an, 18:00etan, Bilbo Guggenheim Museoan izango den INTERKULTURA ETA ZAMA ikuskizun eszenikora gonbidatzen zaituztegu, Fair Saturday programaren barruan.

INTERKULTURA ETA ZAMA ikuskizun eszenikoa da (poemak, musika, abestiak, dantzak, testigantzak eta ikus-entzunezkoak), eta gure gizartean interaktuatzeko, elkarrekin bizitzeko eta parte hartzeko moduari buruz hausnartzen du, kulturartekotasunaren eta emakumearen paperaren ikuspegitik. Aniztasunean partekatzen eta garatzen diren kulturak, beste identitate batzuen onarpenetik abiatuta.

Kulturak, dibertsitateak eta sentipenak partekatzeko gune bat da, gure inguruan errealitate kultural anitzak daudela ikusaraziz, baina errealitate kultural, sozial eta gizatiar, polikromo eta askotariko bakar batean.

Benetako aurpegiak dituen ikuskizuna da, arimaz betetako mezu indartsu eta zirraragarria.

Kultura-ekoizpenerako eta gizarte-eraginerako espazio publikoaren ikuspegia.

Ulertzeko eta ikasteko dantza-espazio bat.

Kulturak eta aniztasuna partekatzeko gunea, musika, soinuak, poemak eta istorio aberasgarriak entzuteko gunea.

Edozein adinetan gozatzeko artea eta sorkuntza eszenan.

Jarduera Museoaren 25. urteurreneko TopARTE programaren baitan dago.

Proiekzioak amaitzean, solasaldi/gogoeta bat egongo da Zama piezaren zuzendari Irantzu Lekue artistaren eta INTERKULTURA laneko protagonisten artean.

DOAKO SARRERA

Erreserbatu zure sarrera!

Informazio gehiago


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484