Jasangarritasunerako Hezkuntza sustatzeko Dekretua

UNESCO Etxeak Jasangarritasunerako Hezkuntza Sustatzeko Dekretuaren aurkezpen‑jardunaldian parte hartu zuen, zeina ekainaren 24an egin zen, Ekoetxea Meatzaldean, EAEko jasangarritasunerako hezkuntzako hainbat eragilerekin batera: Ingurugelak, Ekoetxeak, URA, UPV/EHU, Geoparkea… Jardunaldi horretan, UNESCO Etxeak garapen jasangarriaren eta gizarte eraldaketaren arloetan duen esperientzia eta egindako lana aurkeztu genuen.

Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza jasangarritasunerako hezkuntza sustatzeko dekretu bat sortzen ari da. Dekretu horren helburua izango da ingurumen‑hezkuntzako politikak indartzea, gizartearen erantzunkidetasunean aurrera eginez ingurumena babesteari eta kontserbatzeari dagokienez eta hezkuntza‑komunitatearen partaidetza eta inplikazio aktiboa sustatuz maila guztietan (formalean, ez‑formalean eta informalean), jasangarritasunerako hezkuntzako proiektu espezifikoak gauzatuta. 

Helburuetako bat da jasangarritasunerako hezkuntzaren komunitatearen potentzial guztia biltzen duen ekosistema bat sortzea, zeinak adituen arteko eta jardunbide egokien trukeak ahalbidetuko dituen, Hezkuntza Jasangarriko trebakuntzen garapena erraztuko duen, ezagutza‑komunitateak aktibatuko dituen, eta, azken finean, inplikatutako eragile guztien arteko lankidetza‑bideak erraztuko dituen.


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484