‘Klima-krisiak eskubideak urratzen ditu’ Jardunaldia

Datorren apirilaren 20an KLIMA-KRISIAK ESKUBIDEAK URRATZEN DITU jardunaldia antolatu dugu BBK Kliman. Goiz osoan zehar, klima-krisiaren inguruko arazo eta konponbide posibleei buruz hausnartu eta sakonduko dugu, eta klima-krisi horrek giza eskubideekin duen lotura aztertuko dugu, ikuspegi global, kulturaniztun eta feministatik begiratuta.

Jardunaldiak eskubideen defendatzaileen eta kaltetutako kolektiboen funtsezko eginkizuna azpimarratuko du, eta giza eskubideen, ingurumenaren eta lankidetzaren arloarekin zerikusia duten pertsonei, administrazio publikoei eta beste erakunde eta pertsona interesdun batzuei zuzendua dago.

Zain izango gaituzue!

Programa

Izen-ematea

* Nola iritsi:

BBK Klima Abentura (Busturia) *mapa

Trenez: Euskotren E4 Bilbao-Bermeo. (30 minuturo) Geralekua: Itsasbegi-Busturia *mapa

Autobusez: Bizkaibus A3515 Bilbao-Bermeo. (30 minuturo) Geralekua: Landaberde-BBK udalekua  *mapa


*Argazkia: UN Photo/Toshiaki Honda


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484