2023ko irailaren 25etik 28ra, Euskadiko 9 gaztek, UN Etxeko hezkuntza-teknikaria eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) presidenta barne, Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluaren Genevako (Suitza) 54 bilkura-aldira joateko aukera izan genuen, UN Etxeak bultzatutako Human Rigths Internship Programme formakuntza programaren barruan, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko Zuzendaritzaren laguntzarekin.
Programa honi esker, NBE Sistemaren giza eskubideak babesteko mekanismoen funtzionamendurako hurbilketa teorikoa eta praktikoa egin dugu, ikuspegi lokal-global bikoitzetik. Hain zuzen ere, ikuspegi horretatik, formakuntzan zehar eskuratutako ezagutzak itzultzeko ariketa gisa, hautatutako 7 gazteek artikulu edota gogoeta bana idatzi dute euskal gazteei zuzenduta, giza eskubideekin lotutako hainbat gairi buruz.
UN Etxetik, eskerrak eman nahi dizkiegu gazteei haien parte-hartze eta motibazioagatik, eta euskal gazteak animatu nahi ditugu argitalpen hauen bidez bizitako hausnarketak eta esperientziak sakonago ezagutzera:
Álvaro Díaz Moreno – Irudimena erdigune duten arte sozialak, giza eskubideak lantzeko aukera.
Leire Ibarra Sainz – El papel de la juventud en la promoción de los Derechos Humanos.
María Sarasola Fernández – Gazteen emantzipazioa, eskubidea? Etxebizitzaren afera aztergai.